BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 11ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

irailaren_11ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 11a

BERRIAK

Aek-k irakasleak bilatzen ditu

aek_k_irakasleak_bilatzen_ditu

MP3 jaitsi

Gau eskoletako ateak laster idekiko dituzte euskara ikasi edo hobetu nahi duteneri. Hilabete honetan eginen dituzte izen hartzeak, bainan Aek-k irakasleak ere bilatzen dituela oroitarazi dauku Bea Salaberri Aek-ko didaktikari eta irakasleak.

2020eko Irailaren 11a

BERRIAK

Sarako erreboteak Jean Fagoaga auzapez ohiaren izena hartuko du

sarako_erreboteak_jean_fagoaga_auzapez_ohiaren_izena_hartuko_du

MP3 jaitsi

Igande huntan iparraldeko pilota batzordeak luzeko finala programatu du Sarako pilota plazan. Sarako Herriak ekitaldi hau baliatuko du, erreboteari izen baten emaiteko, eta preseski Jean Fagoaga ezarriko dio. Sarako auzapez zelarik, eraiki baitzen pilota plaza hori. Olatz Idoate lankidea, haren etxean izan da, Saran.

2020eko Irailaren 11a

BERRIAK

Moondura : autoa hartu eta ibili munduan

moondura_autoa_hartu_eta_ibili_munduan

MP3 jaitsi

Moondura Kit Van Camper, Gus Elizondo-ren proiktua da. Auto modelo batzuentzat, kofrean sartzeko mubleak sortzen ditu, karabana ttipi bilakaraziz autoa bost minututan.

Gibeleko kaderak plegatu, eta kofretik taula bat tiratuz ohe bat instalatzen ahal da, eta kofrean sukaldatu. Gus Elizondo Hirigoin hasi da horrelakoak egiten eta saltzen. Arantxa Idiederrekin autoaren itzulia egin dute.

2020eko Irailaren 11a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 09 08

adi_2020_09_08

MP3 jaitsi

Abaunz, Haizea, Dena, Grises, Jonsi, The Killers, Woods, Acoustic Resistance, Viva Belgrado, Qoniak, Wax Chattels, Deadwood Tree

2020eko Irailaren 09a

BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 8ko Sarako berriak

irailaren_8ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016