KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Hemen dugun euri eta lur motarekin, iraultzea beharrezkoa da"

_hemen_dugun_euri_eta_lur_motarekin_iraultzea_beharrezkoa_da_

MP3 jaitsi

Lekorneko Garro kooperatibaren kronika zonbait hilabetez pausan egon ondotik, itzuli gira.

Negu bukaeran grabatu kronika honetan, lurraren iraultzea aipatu dute Arantxa Idieder eta Elena Aguerre baratzezainak.

Permakulturak diona segitu ala ohituren arabera, baratzeko lurra ez da berdin lantzen. Elena Aguerren ustez, Euskal Herrian izanki, lur buztintsu eta giro euritsuarekin, ez da landu gabe uzten ahal. Garro kooperatibaren negutegipean, euri egun batez grabatua.

Oroiatarazteko, Garro kooperatiba beste 3 etxalderekin lili ttipien negutegia eraikitzen ari dela, eta makina baten diruztatzeko crowfunding kanpaina abiatu dutela.

2020eko Ekainaren 18a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Ekainaren 18ko Etxalar eta Baztan aldeko berriak

ekainaren_18ko_etxalar_eta_baztan_aldeko_berriak

MP3 jaitsi

Jon Azkarraga Etxalarko laguntzaileak emanik

2020eko Ekainaren 18a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 06 16

adi_2020_06_16

MP3 jaitsi

En Tol Sarmiento, Nøgen, Mihise, Hilotz, TwoDoor Cinema Club, Marble Sounds, DJ Rastacore, The Stroppies, Virginity, Beats Antique, Stinky, War From A Harlots Mouth.

2020eko Ekainaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 17ko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_17ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Ekainaren 17a

KRONIKAK
KULTURA

Inoiz harrapatuko ez duen erbiaren gibeletik doan ehiztari beltza

inoiz_harrapatuko_ez_duen_erbiaren_gibeletik_doan_ehiztari_beltza

MP3 jaitsi

Salomon erregea Xiberuan, Gipuzkoan Mateo Txistu, apez ihiztaria batzuentzat.

Joseba Aurkenerena kronikariak aldi honetan apez baten mitoa aipatu digu, etengabe ihizian ari dena, inoiz harrapatzen ez duen erbiaren gibeletik. Biziaren zikloa irudikatuz. Euskal Herrian den mito bat, baita Europan zehar ere, Gaskoinia, Aragoi edota Kataluniaz gain.

Apezaren zakurrak entzuten ahal dira tarteka, itzal beltz baten ondoan...

2020eko Ekainaren 16a

BERRIAK

Diru laguntza zuen bizikleta zaharra berpizteko

diru_laguntza_zuen_bizikleta_zaharra_berpizteko

MP3 jaitsi

50 euro eskaintzen ditu frantses gobernuak, bizikletaren erabilpena laguntzeko helburuarekin, bereziki hirietan, autoen erabilpena murrizteko. Diru laguntza horrek balio du bizikleta zaharra konpontzeko, edo bigarren eskuko bat erosteko.

Parada guretzat Baionako Txirrindola elkartearekin aipatzeko. Bereziki, bizikletaren erabilpena eztabaida bizian delarik Baiona Biarritze Angelu aldean. Autodunen aldetik kritikak biltzen dituen behin behineko bizikleta bideak eman dituzte plantan.

Arantxa Idieder mintzatu da Beñat Blazquez Berasarterekin.

Webgune honetan xehetasunak badituzue 50 euro horien hunkitzeko gisan. Uztailaren 5ean, Bizi!-rekin batera, bizikleta bideen estrena egingo du Txirrindolak.

2020eko Ekainaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016