KRONIKAK | KULTURA

XX.mende hastapenean grabatu bi euskal kantu aztertu ditu Bilketak

XX.mende_hastapenean_grabatu_bi_euskal_kantu_aztertu_ditu_Bilketak

MP3 jaitsi

Bilketa.eus euskal funtsen atariaren kronika berriz abiatu dugu Aines Haristoyekin. Hilabetero egiten dituzten eguneraketak aipatuko dizkigu.

Aldi honetan Adio Euskal Herriari eta Gernikako arbola kantuen grabaketa zaharrak eta Urtubiako Dama Pio Barojaren ipuina azterketa.

2020eko Irailaren 08a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 4ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

Irailaren_4ko_Donibane_Lohizune_eta_Ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 07a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 7ko Azkaingo berriak

Irailaren_7ko_Azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 07a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 7ko Itsasuko berriak

Irailaren_7ko_Itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 07a

KRONIKAK | KULTURA

Joseba Aurkenerenarekin Inesa Gaxen hobeki ezagutzen

Joseba_Aurkenerenarekin_Inesa_Gaxen_hobeki_ezagutzen

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herriko historiako pertsonaiak aipatzen ditugu Joseba Aurkenerena gure kronikariarekin hilabetero.

Aldi honetan Inexa Gaxen Bastidar sorginaren biziaz aritu da Panpi Mercapiderekin.

2020eko Irailaren 04a

BERRIAK

Elealdik euskara klaseak berriz hasiko ditu

Elealdik_euskara_klaseak_berriz_hasiko_ditu

MP3 jaitsi

Elealdi elkarteak euskara kurtsoak irailaren 15ean berriz hasiko ditu Angelun. Oren bat eta erdi astero, egunaz talde ttipitan eta ostiraletan kalakaldiak eta astiriz, kantu animazioa denentzat.

Asteburu honetan, Angeluko Elkarteen foroan izanen da Elealdi. Maryse Elizalde irakaslearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Irailaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016