BERRIAK

"Txaloak aski, mobilizazioaren ordua da"

_txaloak_aski_mobilizazioaren_ordua_da_

MP3 jaitsi

Elkarretaratze jendetsuak izan dira asteartean, Baionan. Osasun eta sozial mailetako langileek txalo gutiago nahiago dutela aldarrikatu dute, haatik soldaten emendioak eta lan baldintza hobeak galdetzen dizkiote Frantziako gobernuari, À¢Â€ÂœSégurÀ¢Â€Â osagarri sistemaren erreforma gogoetatzen ari denean.

CFDTk lehenik elkarretaratze bat antolatu zuen San Leon itzulgunean. Ondotik, LAB eta CGT sindikatuek elkartzerat deitu zuten, Baionako Suprefetura aitzinean.

Handik pasatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Ekainaren 19a

BERRIAK

Hiru Kasko mendi ibilaldiaren asteburua izan behar zen

hiru_kasko_mendi_ibilaldiaren_asteburua_izan_behar_zen

MP3 jaitsi

Iparla, Irubelakasko eta Artzamendiko maldetan, larunbatean ez da izan behar zen mendizale kopurua ibiliko. Urtero garai honetan iragaiten den Hirukasko mendi ibilaldia, ezeztatu behar izan dute.

Hala ere antolatzaileak beste aterabide baten gogoetatzen ari dira. Ximun Zubieta, buraso eta antolaketakoarekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2020eko Ekainaren 19a

BERRIAK

Uda zaldiz eta euskaraz

uda_zaldiz_eta_euskaraz

MP3 jaitsi

"Uda zaldiz eta euskaraz" pasatzea proposatzen dute Olhaldea zalditegian Saran.

Uztaileko arratsaldetan, zaldi kurtso, ibilaldi eta krakada proposatuko dute hiru orduz. Izen emaiteko deitu 05 59 54 28 94 edo emailez ceolhaldea@wanadoo.fr

Leire Fagoagak, zalditegi familiarra aurkeztu dio Panpi Mercapideri.


2020eko Ekainaren 19a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 19ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

ekainaren_19ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Ekainaren 19a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Hemen dugun euri eta lur motarekin, iraultzea beharrezkoa da"

_hemen_dugun_euri_eta_lur_motarekin_iraultzea_beharrezkoa_da_

MP3 jaitsi

Lekorneko Garro kooperatibaren kronika zonbait hilabetez pausan egon ondotik, itzuli gira.

Negu bukaeran grabatu kronika honetan, lurraren iraultzea aipatu dute Arantxa Idieder eta Elena Aguerre baratzezainak.

Permakulturak diona segitu ala ohituren arabera, baratzeko lurra ez da berdin lantzen. Elena Aguerren ustez, Euskal Herrian izanki, lur buztintsu eta giro euritsuarekin, ez da landu gabe uzten ahal. Garro kooperatibaren negutegipean, euri egun batez grabatua.

Oroiatarazteko, Garro kooperatiba beste 3 etxalderekin lili ttipien negutegia eraikitzen ari dela, eta makina baten diruztatzeko crowfunding kanpaina abiatu dutela.

2020eko Ekainaren 18a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Ekainaren 18ko Etxalar eta Baztan aldeko berriak

ekainaren_18ko_etxalar_eta_baztan_aldeko_berriak

MP3 jaitsi

Jon Azkarraga Etxalarko laguntzaileak emanik

2020eko Ekainaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016