BERRIAK

Senpereko auzapezaren zerrendaren proiektuak

senpereko_auzapezaren_zerrendaren_proiektuak

MP3 jaitsi

Senpereko bozetan duela sei urteko hiru zerrendaburu berak aurkezten dira.

Jean- François Bédérèdek zuzendu abertzaleen zerrenda eta Dominique Idiarten listaz gain, Pierre-Marie Nousbaum auzapezarena ere izango da.

"Agir pour Saint-Pée" izendatu du auzapezak bere zerrenda. Ttotte Lopez zerrenda kideak proiektu batzu aipatu dizkio Kriztof Arotzarenari.

2020eko Martxoaren 10a

BERRIKETARIAK | SARA

Martxoaren 10eko Sarako berriak

martxoaren_10eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Martxoaren 10a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Martxoaren 9ko Azkaingo berriak

martxoaren_9ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Martxoaren 09a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Martxoaren 06eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

martxoaren_06eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Martxoaren 07a

BERRIAK

Pottoteo feministak Itsasuko karrikak biziaraziko ditu larunbatean

pottoteo_feministak_itsasuko_karrikak_biziaraziko_ditu_larunbatean

MP3 jaitsi

Itsasun martxoaren 7an, emazteen nazioarteko borroka eguna aitzin Pottoteo feminista bat antolatzen dute.

Herriko emazte batzuen iniziatiba izan da, gaia manera umoretsuz eta goxoz jendarterat eramaiteko.

Ttipia Lagan-ekin egon da Panpi Mercapide. À¢Â€ÂœPottoteoÀ¢Â€Â hunen ideiaren nudnik norakoa kondatu dio.

2020eko Martxoaren 06a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Julen Jaureguyrekin erreken inguruan murgiltzen segitzen dugu

julen_jaureguyrekin_erreken_inguruan_murgiltzen_segitzen_dugu

MP3 jaitsi

MIFEN (Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxea) eta MIFENEC (aholku eta ikerketa zentroa)-n arduradun tekniko den Julen Jaureguyrekin, hilabetero kronika bat dugu Gure Irratian.

Bi elkarteak aurkezteaz gain, naturguneen kudeaketaz hitzegin dute Panpi Mercapiderekin Igaraba aberearen presentziaren garapen positiboaz ere hitzegin dute.



2020eko Martxoaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016