BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Martxoaren 06eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

martxoaren_06eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Martxoaren 07a

BERRIAK

Pottoteo feministak Itsasuko karrikak biziaraziko ditu larunbatean

pottoteo_feministak_itsasuko_karrikak_biziaraziko_ditu_larunbatean

MP3 jaitsi

Itsasun martxoaren 7an, emazteen nazioarteko borroka eguna aitzin Pottoteo feminista bat antolatzen dute.

Herriko emazte batzuen iniziatiba izan da, gaia manera umoretsuz eta goxoz jendarterat eramaiteko.

Ttipia Lagan-ekin egon da Panpi Mercapide. À¢Â€ÂœPottoteoÀ¢Â€Â hunen ideiaren nudnik norakoa kondatu dio.

2020eko Martxoaren 06a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Julen Jaureguyrekin erreken inguruan murgiltzen segitzen dugu

julen_jaureguyrekin_erreken_inguruan_murgiltzen_segitzen_dugu

MP3 jaitsi

MIFEN (Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxea) eta MIFENEC (aholku eta ikerketa zentroa)-n arduradun tekniko den Julen Jaureguyrekin, hilabetero kronika bat dugu Gure Irratian.

Bi elkarteak aurkezteaz gain, naturguneen kudeaketaz hitzegin dute Panpi Mercapiderekin Igaraba aberearen presentziaren garapen positiboaz ere hitzegin dute.



2020eko Martxoaren 06a

BERRIAK

Mikela igelaren abentura euskaraz eta frantsesez

mikela_igelaren_abentura_euskaraz_eta_frantsesez

MP3 jaitsi

Mikela igela ttipiaren ikerketa kondatzen duen album bat argitartuko du martxoaren 9an Matahami argitaletxeak.

Argitaletxearen liburuak, beti bi hizkuntzetan dira, frantsesez eta euskaraz. Buraso erdaldunentzat egokituak. Mikela Bila ta Bila liburua, Ana Imazek idatzia eta Gerard Guerlais-k ilustratua da.

Mikela igelaren istorioa asmatu duenarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Martxoaren 06a

BERRIAK

Hiriburuko ihaute eguna biziberritua

hiriburuko_ihaute_eguna_biziberritua

MP3 jaitsi

Ihaute egunak urtero antolatzen dituzte Hiriburun, bainan aurten biziberritutik heldu dira. Ihauteri lapurtarrak berreskuratzeko gogoarekin, dinamika berritua kaskarroten etorrerarekin sendiarazi dute lehenik.

Ondoko hitzordu nagusia, larunbat honetan izango da, martxoaren 7an desfileaz gain, antzerki bat prestatu baitute, zanpantzarren auzia eginez 15:30tan Plaza Berrin.

Thomas Brillaxis, Maialen Berra Zubieta eta Maddi Errezarretekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Martxoaren 05a

BERRIAK

Tornado batek zeharkatu du Lekorne

tornado_batek_zeharkatu_du_lekorne

MP3 jaitsi

Lekorneko Gerezieta auzoan, joan den astelehenean martxoaren 2an goizeko bostak aldean, haize tornada batek bazterrak funditu ditu. Teilatuak airatu, arbolak lurrerat bota, edota Diratchette familiaren negutegiak airean eraman.

Lekondarrak haizearen indarraz harritu dira, eta poztu ez baita nehor zauritua izan, bainan kalte materialak haundiak dira.

Baratzezaina den Antton Diratchettekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2020eko Martxoaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016