BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 10eko Itsasuko berriak

otsailaren_10eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 10a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 3ko Azkaingo berriak

otsailaren_3ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 10a

BERRIAK

Ua ua, Luhuson duzue Libertimendua!

ua_ua_luhuson_duzue_libertimendua_

MP3 jaitsi

Lapurdin izango da aurtengo lehen libertimendua. Luhuson otsailaren 9an, 10etarik goiti desfilea gela berritik plazarat eta 11etan zirtzilek eta dantzariek hartuko dute plaza.

Zirtzilen errepikan izan da Panpi Mercapide joan den larunbatean, Xan Berterreche taula zuzendari lanetan ari zen.

Idoia Mentaberry eta Xermin Camblong zirtzilekin mintzatu da.

2020eko Otsailaren 07a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 7ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_7ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 07a

BERRIAK

Italia edota Lituaniako ikasleak Xalbador kolegioan bildu dira

italia_edota_lituaniako_ikasleak_xalbador_kolegioan_bildu_dira

MP3 jaitsi

Erasmus astea iragan da pasa den astean Xalbador kolegioan Kanbon. Italia, Portugal, Inglaterra, Malta eta Lituaniako gazteak errezebitu dituzte.

Tailer, joko, kantu eta bisitek biziarazi dute egonaldia.

Azken egunean, ikasleen artean ibili da Panpi Mercapide, multxo bat ari zen kolaketa eta mozketa egiten, zer ari ziren nahi izan du jakin.

2020eko Otsailaren 06a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 06eko Etxalar eta inguruetako berriak

otsailaren_06eko_etxalar_eta_inguruetako_berriak

MP3 jaitsi

Bi astero, ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Otsailaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016