EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 12 12

adi_2023_12_12

MP3 jaitsi

Izaro, Esne Beltza, Kadira, Arti2.0, Cooks But We're Chefs, Senbei Al'Tarba, Bumcello, Melanie Mau & Martin Schnella, Liam Baley, Purrs, Polkadot Cadaver, Voice of Ruin.

2023ko Abenduaren 13a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Bizar Xuri ere toki batzutan Olentzero bihurtzen da, argia ekartzen du"

_bizar_xuri_ere_toki_batzutan_olentzero_bihurtzen_da_argia_ekartzen_du_

MP3 jaitsi

Goiz honetako Asteazkeneko gomita Aitzol Salaberria Goñi genuen.

Egur-Berri enpresaren ko-kudetzailea, Olentzeroren Lagunak elkartekoa, eta Errobiko Joaldunak taldeko kidea da. Panpi Mercapiderekin hainbat gai aipatu dituzte ordu bateko solasan.

2023ko Abenduaren 13a

BERRIKETARIAK | SARA

Abenduaren 12ko Sarako berriak

abenduaren_12ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Abenduaren 12a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Gure denboran hasi zen euskararen kritika bat, nik nahi nuen haurrek euskara ikas dezaten"

_gure_denboran_hasi_zen_euskararen_kritika_bat_nik_nahi_nuen_haurrek_euskara_ikas_dezaten_

MP3 jaitsi

2014an filmatu zuten Adrien Iratzoquy azkaindarrarekin elkarrizketa, Eleketa proiektuarentzat.

Terexa Lekunberri antropologoak berekin izan zuen solasa ekarri nahi izan du hilabete honetako kronikan, abendu hastapenean, 92 urte zituela, bizia galdu berri duelarik.

Saran sortua, bainan Azkainen handitua, lanbidez zurgina, zaletasunez kantaria, garai bateko ohiturak gogoan zituenak beti. Gerla garaiko kontrabanda ere aipatu zuten.

Terexa Lekunberrirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2023ko Abenduaren 12a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Abenduaren 13ko Makea eta Lekorneko berriak

abenduaren_13ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Abenduaren 12a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 11ko Azkaingo berriak

abenduaren_11ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Abenduaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016