KRONIKAK
KULTURA

Michel le Basque lapurtar pirata krudela

michel_le_basque_lapurtar_pirata_krudela

MP3 jaitsi

Hilabetero, Joseba Aukenerena kronikariak Ipar Euskal Herriko pertsonai historiko baten bizi ibilbidea kondatuko dauku.

Lehen kronika honentzat XVII.mendera goaz, Mixel Etxegorria Donibane Lohizunen sortu zen, lapurtarra Michel le Basque ezizenarekin itsaslapur famatu bezain krudela zen.

2020eko Urtarrilaren 14a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 14ko Sarako berriak

urtarrilaren_14ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 14a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 10eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak : Mattin Partarrieu sexista?

urtarrilaren_10eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak_mattin_partarrieu_sexista_

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 10a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 8ko Makea eta Lekorneko berriak

urtarrilaren_8ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 09a

BERRIAK

Musikatxiloaldia: aurten izanen ote da zure aldia?

musikatxiloaldia_aurten_izanen_ote_da_zure_aldia_

MP3 jaitsi

Zure burua desafiatu: kantu bat sortu! Hortarat bultzatzen du aurten ere Musikatxiloaldiak. Urtarrilaren 17tik 19rat, azken momentuan inposatu gai baten inguruan, behar da kantu bat sortu.

3. edizioa da, bainan Mattin Perez antolatzaileak erran daukun bezala, berrikuntzetarik bat da, aurten Ixo! elkarteak antolatzen duela.

Infoak: ixo.elkartea@gmail.com

Izenak emaiteko hemen klik egin

facebook

Musikatxiloaldia 2018

Musikatxiloaldia 2019

2020eko Urtarrilaren 09a

BERRIAK

Xalbador kolegiokoek Tolosarrak errezebitu zituzten abenduan

xalbador_kolegiokoek_tolosarrak_errezebitu_zituzten_abenduan

MP3 jaitsi

Kanboko Xalbador kolegioan, urtero Tolosako Laskorain ikastetxeko ikasle batzu errezebitzen dituzte. Joan den abenduaren 20an trukaketa hunen azken egunean, ikasle batzuk Ainhoa Sarasuarekin landu bertsuak eman dituzte.

Lehenik Panpi solastatu zen ikasle zonbeitekin, hauek ziren…:

2020eko Urtarrilaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016