BERRIKETARIAK | ITSASU

Abenduaren 2ko Itsasuko berriak

abenduaren_2ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 02a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 2ko Azkaingo berriak

abenduaren_2ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 02a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 29ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_29ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Azaroaren 30a

BERRIAK

Brokoa uretarik berriz aterako da, konpondua izaiteko

brokoa_uretarik_berriz_aterako_da_konpondua_izaiteko

MP3 jaitsi

Itsas-Begia elkarteko laguntzaileek, Brokoa itsas-ontziaren konponketa lanak abiatu zituzten Azkaingo portuan. Ostiral arratsaldean 6.30, Zokoan uretarik berriz ateratuko da txalupa. Arcachonerat eramanen baitute, aldi huntan bidetik, konponketa lanen segitzeko! Uste baino lan gehio bazen, Aines Arizmendi Itsas Begia elkartekoak erran daukun bezala.

Diru bilketa parte hartzaile bat abiatuko dute ostiral hontan, Brokoa untziaren zahar berritze lan hauen fresen estaltzeko.

Infoak itsas.begia.eu webgunean

2019ko Azaroaren 28a

BERRIAK

"Berdintasunari bai, eraso sexistei ez!"

_berdintasunari_bai_eraso_sexistei_ez_

MP3 jaitsi

Larresoro mobilizatuko da eraso sexisteri EZ erraiteko, larunbatean azaroaren 30ean sentsibilizazio arratsalde bat antolatuz.

Aurtengo herriko bestetan izan zen bortxaketatik abiatu da egitasmoa. Biztanleak, herriko elkarteak eta Herriko Etxearen nahia izan da.

Philippe Goyetche, Larresoroko lehen auzapez ordeak, oroitarazi dio Panpi Mercapideri elgarretaratze hunen zergatia.

2019ko Azaroaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 11 26

adi_2019_11_26

MP3 jaitsi

Daniel eta Xano, Xabi Bandini, Nico'o, Zakill, Pluralone, Beck, Hikes, Elom 20 CE, Delgrès, Look What I Did, Mass Hysteria, Promise Breaker.

2019ko Azaroaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016