BERRIAK

Epaiskak zuen beharra du

Epaiskak_zuen_beharra_du

MP3 jaitsi

Epaiska, Baiona ttipiko gune garrantzitsu bat da euskaldunentzat, militanteentzat.

Pannecau karrikan kokatua den gunea azkarki unkitu du COVID19aren krisiak. Hilabeteak hetsirik, oraindik jakin gabe noiz berriz idekitzen ahalko duten, alokairu bat pagatu behar dute. Eta ekitaldirik gabe, diru sartzerik ez.

Helloasso webgunearen bitartez abiatu dute diru bilketa.

Arantxa Idieder, bertara hurbildu da, Uxue Arbelbide eta Ramuntxo Badiolarekin kanpaina aipatzeko.

2020eko Ekainaren 25a

BERRIAK

Euskal arima atxiki nahi duen denda Biarritzen

Euskal_arima_atxiki_nahi_duen_denda_Biarritzen

MP3 jaitsi

Miarritzen, euskal kultura, euskal ekoizpenak, eta euskara entzuteko lekua ekartzen duen denda bat bada Miarritzen: Arima deitzen da.

Orain arte Eki denda zen lekua berreskuratu du Miren Borgeais-k. Bere ganat joan da Panpi Mercapide.

2020eko Ekainaren 24a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 06 24

Adi_2020_06_24

MP3 jaitsi

Asier Li, Andoken, Lizar, Hyedra, Cocanha, Wargirl, Le Peuple de L'Herbe, Disheveled Cuss, Omar Rodriguez Lopez, Presque Maudit, Fange, The One Hundred.

2020eko Ekainaren 24a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Erreka bazterren kudeaketa eskuz-esku elkarteen artean

Erreka_bazterren_kudeaketa_eskuz-esku_elkarteen_artean

MP3 jaitsi

MIFEN: Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxean, eta MIFENEC: aholku eta ikerketa zentrokoarduradun tekniko den Julen Jaureguyrekin, segitzen dugu elkarte hauen lana aipatzen.

Panpi Mercapide harekin egon da erreka bazterrean.

2020eko Ekainaren 24a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 24eko Makea eta Lekorneko berriak

Ekainaren_24eko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

BeƱat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Ekainaren 24a

BERRIAK

"Helburua da hepatitis eritasuna goizik detektatzea"

Helburua_da_hepatitis_eritasuna_goizik_detektatzea

MP3 jaitsi

C hepatitis, GIB eta COVID 19 eritasunen detektatzeko testak egin ditaizke aste honetan (ekainaren 22tik 26rat) Baionako ospitalearen ondoan den Bizia elkartearen egoitzan. Heldu guziei idekia zaie eta urririk da. Ostiral arte, goizeko 10ak eta atsaldeko 5ak artean joan ditaike, hitzordurik hartu gabe.

Evelyne Bidart erizainarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Ekainaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016