BERRIAK

BERRIAK

8 garagardo ekoizle Uztaritzen larunbatean

8_garagardo_ekoizle_uztaritzen_larunbatean

MP3 jaitsi

Panpi Mercapide mintzatu da Kutun elkarteko Garikoitz Mujika eta Lore Aristizabalekin.

2019ko Irailaren 02a

BERRIAK

Topatopia II aste ondarrean Kanboko Paskalekun

topatopia_ii_aste_ondarrean_kanboko_paskalekun

MP3 jaitsi

Topatopia, edo ezagutzen trukaketaren hitz ordua berriz heldu zauku 2. aldikotz. Kanboko Paskalekuko plazan, aurten 2 egunetarat luzatu dute: agorrilaren 31an eta irailaren 1ean.

Tailer, ustegabeko gaualdi, jateko, edateko, kontzertu eta inprobisaketa programan izanen dira.

Iban Larrandaburu eta Gauthier Desmartis antolatzaileetan dira, erran daukute nola sortu zen topaketa hunen egiteko gogoa:

2019ko Agorrilaren 28a

BERRIAK

Zabala moduloa, Euskal dantzari gazteen formakuntzarentzat izen emaiteak

zabala_moduloa_euskal_dantzari_gazteen_formakuntzarentzat_izen_emaiteak

MP3 jaitsi

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak, heldu den ikasturtean nahi ditu formakuntza ezberdinak proposatu dantzari gazteer.

Lehenik Ravel kontserbatorioan Zabala moduloa berriz abiatuko da. Xehetasunak hemen.

Oharturik kolegioan edo lizeoan sartzean gazteek dantza uzten dutela, proposamen berriak egin nahi dituzte.

Johañe Etxebest IDBko animatzaileak, desmotibatze horren arrazoin possible batzu eman dizkigu:

2019ko Agorrilaren 27a

BERRIAK

Urruñako xare lehiaketa lehen aldiz antolatua da

urrunako_xare_lehiaketa_lehen_aldiz_antolatua_da

MP3 jaitsi

Agorrilaren 22an abiatuko da Xare lehiaketa Urruñan.17 eta 20 urte arteko 10 gaztek parte hartuko dute Urruñako Xare Batzordeak lehen aldiz antolatzen duen lehiaketa hontan.

Antolatzailetan den Salbat Duperouk xehetasunak eman dizkigu Maia Muruagaren mikroan.

2019ko Agorrilaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016