KRONIKAK
KULTURA

"A la ligne" Joseph Ponthusen liburua

_a_la_ligne_joseph_ponthusen_liburua

MP3 jaitsi

Lerrorat joan, langile hau egunero lan dorpea egiterat joaiten den bezala, lantegiko antolaketa liluragarri bezain bortitza jasaiterat bizitzeko. Eta liburua idatzia den maneran, aldi guziz lerrorat joiaten den idazkera poetiko bezain errepikakorra, lantegian bezala...

2019ko Ekainaren 14a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 14eko Makea eta Lekorneko berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2019ko Ekainaren 14a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 14eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Ekainaren 14a

BERRIAK

"Bidartean Pastorala" larunbatean Bidarten

_bidartean_pastorala_larunbatean_bidarten

MP3 jaitsi

Usaiaz kanpokoa bada ere, Bidarteko Jean Jaccachoury eskola publiko elebiduneko 130 bat lehen mailako ikasleek, "À‚ BidarteanÀ‚ " deitu pastorala sortu dute.

Ekainaren 15ean Bidarteko plazan emanen dute publiko zabalaren aitzinean arratsaldeko 5etan. Sartzea urririk da, landu duten liburuxka bat salduko dute 5À¢Â‚¬tan.

Panpi Mercapide mintzatu da Patxi Tikoipe euskara irakaslearekin.

2019ko Ekainaren 13a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ekainaren 12ko Azkaingo berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2019ko Ekainaren 13a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 06 11

adi_2019_06_11

MP3 jaitsi

Zetak, Marianitoz Blai, Lappa, Sonambula, Yeasayer, Najavibes, Matteo, Titus Andronicus, Bridget Brandolini, Jambinai, Take Hold, Sidilarsen

2019ko Ekainaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016