BERRIAK

Diru laguntza zuen bizikleta zaharra berpizteko

Diru_laguntza_zuen_bizikleta_zaharra_berpizteko

MP3 jaitsi

50 euro eskaintzen ditu frantses gobernuak, bizikletaren erabilpena laguntzeko helburuarekin, bereziki hirietan, autoen erabilpena murrizteko. Diru laguntza horrek balio du bizikleta zaharra konpontzeko, edo bigarren eskuko bat erosteko.

Parada guretzat Baionako Txirrindola elkartearekin aipatzeko. Bereziki, bizikletaren erabilpena eztabaida bizian delarik Baiona Biarritze Angelu aldean. Autodunen aldetik kritikak biltzen dituen behin behineko bizikleta bideak eman dituzte plantan.

Arantxa Idieder mintzatu da BeƱat Blazquez Berasarterekin.

Webgune honetan xehetasunak badituzue 50 euro horien hunkitzeko gisan. Uztailaren 5ean, Bizi!-rekin batera, bizikleta bideen estrena egingo du Txirrindolak.

2020eko Ekainaren 16a

BERRIKETARIAK | SARA

Ekainaren 16eko Sarako berriak

Ekainaren_16eko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Ekainaren 16a

BERRIAK

Modu Bat : oihal naturalekin egin jantziak

Modu_Bat_:_oihal_naturalekin_egin_jantziak

MP3 jaitsi

Duela urtea instalatu da Saran Aretxabaletako Katalin Antxia. Jantziak neurrian egiten ditu, berriz josten ditu edota tailerrak ere proposatzen ditu norbanakoak bere neurrian egiteko jantziak.

Atorretan berezitua da gipuzkuarra.

Ikastaldiak proposatzen ditu, soinekoak egiteko, zuek zuen jantzia egiteko ikastaldiak. Ondokoak Uztailak 15, 16, 17, 21, 22 eta 23an izango dira9:30etatik 12:30 artean. Modu Bat denda Saran ikastolaren aurrean da.

Olatz Idoate hurbildu da, Katalin Antxiaren dendara.

2020eko Ekainaren 15a

BERRIAK

Ur zikinak gainezka euria egiten duen bakoitzean

Ur_zikinak_gainezka_euria_egiten_duen_bakoitzean

MP3 jaitsi

Mattin Mirande kanboarra kexu da. Badu orain 14 hilabete, euria ari duen bakoitzean, ur zikinek bere auzoko bidea estaltzen dutela, Burgachiloa auzoa.

"Kaka Bidea" izendatu du gune hori. Marga Forestier joan da bertara.


2020eko Ekainaren 15a

BERRIAK

Pertsonalizatzen eta birziklatzen diren kartoizko maskarak

Pertsonalizatzen_eta_birziklatzen_diren_kartoizko_maskarak

MP3 jaitsi

Oihalezko maskarak gehienek baditugu orain, bainan Bilbon kokatua den enpresa batek kartoizko maskak proposatzen ditu.

Normak segituz, bere eraginkortasuna ez du galtzen kartoia delako. Eta produktua ekoizten dutenek, argumentu azkar bat ere dute, birziklatzen delako. Horrezgain enpresak bere logoa, edo mezua pasarazten ahal du.

Printhaus.es webgunean atxemanen dituzue xehetasunak. Arantxa Idieder, mintzatu da Christian Amorenarekin.

2020eko Ekainaren 12a

BERRIAK

Larrungo trenak berriz abiatu ditu bere joan-etorriak

Larrungo_trenak_berriz_abiatu_ditu_bere_joan-etorriak

MP3 jaitsi

Larrungo treina ekainaren 6etik ideki dute. Konfinamendua gatik, bi hilabeteko berantarekin abiatuko dute sasoia.

Kriztof Arotzarena, Jenofa Zubiri Larrungo treinaren komertsialarekin mintzatu da.

2020eko Ekainaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016