BERRIAK

Askatasun Gosez saskia ekainaren 30 aitzin manatu

Askatasun_Gosez_saskia_ekainaren_30_aitzin_manatu

MP3 jaitsi

Euskal Herriko 14 ekoizpen, jateko edo edateko, 50 euroko saski batean.

Aurten ere Askatasun Gosez egitasmoa martxan da, preso eta erbesteratuak herrirat itzultzean, baldintza ahal bezain duinetan bizi diten.

Amaia Beyrie saski hunen sortzaileetan izan denarekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2020eko Ekainaren 12a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 06 09

Adi_2020_06_09

MP3 jaitsi

Anari & Thalia Zedek, Maria Rivero, Kulto Kultibo, Izate Faltsua, The dears, Têtes Raides, Slumb, The O'Reillys and The Paddyhats, Pongo, Louis Jucker & Coilguns, Limbs, Black Palm.

2020eko Ekainaren 10a

BERRIAK

Aek-k proposatu udako ikastaldiak moldatuak baina mantenduak

Aek-k_proposatu_udako_ikastaldiak_moldatuak_baina_mantenduak

MP3 jaitsi

Aek-k aurtengo udako ikastaldiak egokitu ditu. Barnategirik ez da izango aurten, Xiberoan adibidez, bainan ikastaldia mantendua da. Urepelekoa ere aldatu dute, ez baita lo egiteko paradarik eskaintzen aurten; Hala ere Baiona eta Hazparnen antolatzeko dituzte udako ikastaldiak euskara ikasteko.

Berezitasun batekin, B1 mailako azterketa prestatzen dutenentzat aste bateko ikastaldia agorrilaren 24 eta 28 artean.

Arantxa Idieder mintzatu da Maite Zelestinorekin.

2020eko Ekainaren 10a

KRONIKAK | KULTURA

Gripe espainola Euskal Herrian edota gripearen aurkako sendagaiak euskal prentsaren artxiboetan

Gripe_espainola_Euskal_Herrian_edota_gripearen_aurkako_sendagaiak_euskal_prentsaren_artxiboetan

MP3 jaitsi

Bilketa.eus webgunearen kronika berriz hasi dugu Aines Haristoyekin.

Artxibo eduki berri ainitz proposatzen dituzte. Tartean, eritasunen aipamena euskal prentsan, gripearen sendatzeko iragarkiak edota 1918ko Hernaniko emazteen matxinadari buruzko bertsoak.

2020eko Ekainaren 09a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 8ko Makea eta Lekorneko berriak

Ekainaren_8ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero, 9.10ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Ekainaren 08a

BERRIAK

Hazitik lau etxaldetara eta zuen baratzeetara

Hazitik_lau_etxaldetara_eta_zuen_baratzeetara

MP3 jaitsi

"Hazitik azietara" kanpaina abiatu du baratzezain laukote batek.

Lekorneko Garro kooperatiban, hazititik, lili ttipira hazteko negutegi bat erakitzen ari dira. Lekorneko Garro kooperatiba eta Francis Larrea, Irisarriko Jean eta Nicolas Mendiboure anaiak eta Biriatuko Patrick Larrondo elkartu dira, lili ttipiak erosi ordez, negutegi horren bitartez eskuratzeko.

Konfinamendua izan ez balitz, udaberrian ukango zituzten lehen liliak, publiko zabalari ere saltzeko gisan, bainan proiektua gibelatua izan da. Parte handi bat diruztatua dute, bainan 12.000 euro eskas dituzte oraindik. Crowfunding kanpaina bat abiatu dute.

Ekaineko bukatu behar lukete negutegia, udazkeneko ukan ditzazten landareak baratzezainek, eta publiko zabalak, 2021 udaberrian erosten ahalko ditu. Arantxa Idieder mintzatu da proiektuko kide diren Argitxu Iturria eta Nicolas Mendibourrekin.


2020eko Ekainaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016