BERRIAK

Hirgintza planoen aldaketak Hazparneko lurraldean

hirgintza_planoen_aldaketak_hazparneko_lurraldean

MP3 jaitsi

Euskal elkargoaren heineko PLUI edo hirigintza planoak lurraren erabiltzeko araudiak finkatuko ditu heldu diren 10 urteetako. 2019an abiatu behar litaike.
Herritarrer argitasunen emaiteko, biltzar publikoak antolatu dituzte Hazparneko lurraldeko hautetsiek.
Hazparneko bilkura segitu du Kriztof Arotzarenak. Ondotik herritar eta hautetsi batekin mintzatu da.

Hazparneko lurraldeari doakion ondoko biltzar publikoa ostegun arats huntan iraganen da Donoztirin, aratseko 7 orenetan.

2018ko Uztailaren 05a

BERRIAK

Lekuineko plaza berpizteko

lekuineko_plaza_berpizteko

MP3 jaitsi

Larunbat huntan iraganen da 11garren aldikotz "À‚ Intxaurmendi KantuzÀ‚ " eguna, Lekuine aldean. Izenak ez dion bezala, Kantu gutti aurtengoanÀ‚ : Herri Kirolak, Sukaldaritza lehiaketa, eta Kontzertua izanen baitira atsaldeko 3etatik goiti. Hala ere, helburu zehatz batekin sortua zuten egun hori. Olatz Idoate lankideak xehetasunak hartu ditu Lof antolatzailearekin, eta lehenik, izen hori, "À‚ Intxaurmendi KantuzÀ‚ " nundik heldu den galdegion dio.

Izen emaiteak 06 87 50 38 67 telefono zenbakian egin behar dira.

2018ko Uztailaren 04a

BERRIAK

Besta Amotzen behin eta berriz

besta_amotzen_behin_eta_berriz

MP3 jaitsi

Senperen Herriko bestak bukatu orduko, Amotze auzokoak izanen dira ondoko 2 aste hondarrez.
Maylis Legassa eta Pauline Dupont komiteko kidekin mintzatu da Panpi Merkapide.

2018ko Uztailaren 03a

BERRIAK

Besta desberdinki egin Baionan

besta_desberdinki_egin_baionan

MP3 jaitsi

2018ko Baionako bestak ere alternatiboak izanen dira. Baionako Gazte Asanbladak antolatu duen egitaraua aurkeztu dute. Urtero bezala besta euskaldun, herrikoi, eta parekideak antolatzeko xedea dute. Guillem Dacosta eta Lili Iriartek erran daukuten bezala.

2018ko Uztailaren 02a

BERRIAK

Liburuak hesiaren kontra

liburuak_hesiaren_kontra

MP3 jaitsi

Liburuak hesiaren kontra, egitasmoa bultzatu zuen Kiribil konpainiak. Libanon errefuxiatu diren Siriar haurren laguntzeko.
Joan den apirilean, Amaia Hennebutte, Charlotte Guilharretze, Paxkal Indo et Markotx Iribarne izan ziren Zahlé-n Libanon Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kideak formatzeko. Aste huntako hostokadan hango egonaldiaren berri emanen dauku Amaia Henebuttek.

2018ko Ekainaren 29a

BERRIAK

EHZ Itsasun pausatzen da igandean

ehz_itsasun_pausatzen_da_igandean

MP3 jaitsi

EHZ nomada izanen da aurten. Ostirale hontan abiatuko da Baigorrin, bihar Baionan segituz. Igandean, Itsasun iraganen den zikiroa aipatuko dugu Bixente Eiherabide Euskal Herriko Laborantza Ganbarako antolatzailearekin.

2018ko Ekainaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016