KRONIKAK
KULTURA

Urteko azken liburua

urteko_azken_liburua

MP3 jaitsi

Aines Haristoyekin azken kronika egin du Panpi Merkapidek, eta horren kari Maddi Zubeldiaren lehen eleberria aipatzen dute: Deserria Haurtzaro.

2018ko Ekainaren 29a

BERRIAK

Senpere 5 egunez bestetan

senpere_5_egunez_bestetan

MP3 jaitsi

Ostiral huntan hasiko dira Senpereko bestak. 5 egunez, senpertarrek, elkar gurutzatzeko parada ukanen dute animazio frangoren artean. Ezin denak aipa baina Olatz Idoate lankideak programa eta izpirituaren xehetasunak hartu ditu Filipe Otegi, Besta komitekoarekin.

2018ko Ekainaren 28a

BERRIAK

Hendaia Gospelez beztitzen

hendaia_gospelez_beztitzen

MP3 jaitsi

Ekainaren 30ean Hendaiako Bixintxo elizan Gospel'etan taldea entzuteko aukera izanen da. Taldea ezagutzeko aukera izanen dugu gaur.

2018ko Ekainaren 27a

BERRIAK

Egun bat itsas bazterrean

egun_bat_itsas_bazterrean

MP3 jaitsi

Nautika eguna antolatu du Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak. Uztailaren 1ean izanen da Zokoako hondartzan eta bertan aktibitate ezberdinez osaturiko egitaraua proposatzen dute.
Maia Muruaga

Interesa baduzue prezio eta informaziorako ere Piarres Larzabal kolegioaren webgunera jo dezakezue.

2018ko Ekainaren 26a

BERRIAK

Itsasuko Gaueskolaren azkena

itsasuko_gaueskolaren_azkena

MP3 jaitsi

Frantziako iraultzaren ondorioak aipatzen dizkigute asteh untan Itsasuko AEK-ko ikasleek.

2018ko Ekainaren 25a

KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Munduko kopa, Lotoa 2 aldiz eta Badass Amatxi

munduko_kopa_lotoa_2_aldiz_eta_badass_amatxi

MP3 jaitsi

Zangobaloia, dirua, hil kutxa bat eta animaleekin uztan gaitu aste huntan Panpi Merkapidek bere Zazukerietan.

2018ko Ekainaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016