BERRIAK

Arrobio garagardoa uda freskatzeko

arrobio_garagardoa_uda_freskatzeko

MP3 jaitsi

Arrobio garagardo enpresa aipatuko dugu. Udarekin batean gogoa baitugu freskatzea garagardo on bat eskuan, gainerat hemen ekoiztua eta biologikoan.
Regis Barcos eta Bittor Corret dira elkartu Larresoron garagardotegi ttipi hau sortzeko.
Gaur egun Ezpeletan instalatu dute sotoa, bulegoa eta garagardotegia.
Aste huntan Bittor Corret-ek aurkeztuko dauku enpresa.
https://www.facebook.com/arrobio

2018ko Uztailaren 12a

BERRIAK

Besta bermoldatuak Uztaritzen

besta_bermoldatuak_uztaritzen

MP3 jaitsi

Aurten komite berrituak antolatuko ditu Uztaritzeko bestak. Laburrago, ostiraletik iganderat, bainan egitarau kargatuarekin.
Nahia Bartez eta Aitor Lagrenade komiteko kideekin mintzatu da Panpi Merkapide.

2018ko Uztailaren 12a

BERRIAK

Gazteak,numerikoa eta irakaskuntza

gazteak_numerikoa_eta_irakaskuntza

MP3 jaitsi

Hiru gai horien inguran topaketak antolatu dituzte Antic egiturak eta garapen kontseiluak. Informazioa desberdinki aurreikusi, gazteengana hurbiltzeko tresna berriak erabili edo pedagogian nola txertatu, izan dira gaietarik batzuk. Han zen Ihintza Arrieta eta parte hartzaile desberdinekin mintzatu da.

2018ko Uztailaren 11a

BERRIAK

Tuareg bitxi salmenta zuzena Kanbon uztailaren 14ean

tuareg_bitxi_salmenta_zuzena_kanbon_uztailaren_14ean

MP3 jaitsi

Nigeriar tuarega den Siliman Haidara, aurten ere Euskal Herrirat etorriko da, 2002 urtetik geroz egiten duen bezala, bitxi salmenta bat egiteko.
30 bat ofizialeen artean sortu koperatibako ekoizpena, uztailaren 14ean salgai izanen da, egun osoan Kanboko Banaka saltegi aitzinean.
Xalbar Itzaina bere lagunak erran dauku nola ezagutu diren, lehenik Siliman Haidarak bere burua aurkezten du:
https://vimeo.com/255753295

2018ko Uztailaren 11a

BERRIAK

5 edo 10 kilometro latsagien inguruan

5_edo_10_kilometro_latsagien_inguruan

MP3 jaitsi

Bere herriko besten kari, Uztaritzeko ikastolak bere programa antolatu du eta bereziki Latsagien Itzulia. Maxime Diribarne, Maiana Agorrodi eta Mixu burasoek orroitarazten digute zer den laisterkaldi hori.

2018ko Uztailaren 10a

BERRIAK

Kantua eta dantza Ezpeleta alaitzeko

kantua_eta_dantza_ezpeleta_alaitzeko

MP3 jaitsi

Heldu den asteazkenean, Ezpeletako turismo bulegoak antolatzen duen KantUDAntza gaualdia izanen da. Urtez urte, udako hitzordu nagusi bat bilakatu da, euskal kulturaren hiru atal ezagutarazten ditu, musika, dantza eta kantua. Stéphanie Pagola eta Panpi Dirassarekin mintzatu da Laida Camblong. Proiektu hori aurkezten digute.

2018ko Uztailaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016