BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Abenduaren 10eko Lehuntzeko berriak

Abenduaren_10eko_Lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2020eko Abenduaren 10a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Abenduaren 9ko Makea eta Lekorneko berriak

Abenduaren_9ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 09a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 12 08

Adi_2020_12_08

MP3 jaitsi

Pantxix Bidart, Sonic Trash, Palecoal, Frakture, Joan Of Arc, Calexico, Lespecial, Speakeasy Streets, Cloud Nothings, Show Me A Dinosaur, Kadavar, Hatebreed

2020eko Abenduaren 09a

BERRIKETARIAK | SARA

Abenduaren 8ko Sarako berriak

Abenduaren_8ko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 08a

KRONIKAK | KULTURA

"Madalena Jauregiberri, zer zezakeen Eüskal Herria, izan ez balitz zü bezalakorik"

Madalena_Jauregiberri__zer_zezakeen_EAskal_Herria__izan_ez_balitz_zA_bezalakorik

MP3 jaitsi

Madalena Jauregiberri, 1884 urtean sortu zen Zibozeko Anderearen bizi kondaira eginen dauku Joseba Aurkenerena gure kronikariak. Nazien kontrako borrokan aktibo egon zen emazte abertzalea. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

Josebaren ustez "euskaldunok ez dugu Sibosea etxeko anderearekin dugun zor handia kitatu". Xiberotar idazle eta euskaltzaleaz egon da hizketan Joseba Aurkenerena, Kriztof Arotzarenarekin.

2020eko Abenduaren 08a

BERRIAK

Lekuko ekoizle bat lagundu, Beskoitzeko ikastolari ekarpena eginez

Lekuko_ekoizle_bat_lagundu__Beskoitzeko_ikastolari_ekarpena_eginez

MP3 jaitsi

Beskoitzeko ikastolak ere eguberri kari salmenta proposatzen du: kapoiak salduko dituzte urte ondar honetan. Jatetxeak hetsiak direlarik lekuko ekoizle bat laguntzea dute xedea ere, salmenta eginez ikastolaren alde.

Julen Jauregi ikastolako burasoarekin aipatu du Panpi Mercapidek.

2020eko Abenduaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016