BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 23ko Itsasuko berriak

urriaren_23ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 23a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urriaren 19ko Lehuntzeko berriak

urriaren_19ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Urriaren 19a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 19ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_19ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Urriaren 19a

BERRIAK

Bastringue #84 Bilbotik gaurko euskal musika esperimentala

bastringue_84_bilbotik_gaurko_euskal_musika_esperimentala

MP3 jaitsi

Badu 9 urte Bastringue gaualdiak antolatzen dituztela Baionan, eta 84garrena izango da ostiral honetan, urriaren 20an gaueko 8:30tan, San Izpiritu auzoko Le Bistrot ostatuan.

Soinuarekin jostatzen diren Bilboko artista batzu gomitatu dituzte.

Ibon RG eta Enrique Hurtado bikotea, eta Gora Japon talde ohiko kide gisa ezagutzen dugun Myriam RZM. Arantxa Idieder mintzatu da Iban Regnier antolatzailearekin.


2023ko Urriaren 19a

BERRIKETARIAK | URRUñA

Hitzekin marrazten duen Professor Foolscapen obrak oraindik zonbait egunez ikusgai

hitzekin_marrazten_duen_professor_foolscapen_obrak_oraindik_zonbait_egunez_ikusgai

MP3 jaitsi

Urruñako herriko etxetik, Ione Josiéren berriak:

  • Patxi Bisquert-en bisita
  • Emeki festibala
  • Hitzetan erakusketa, urriaren 28a arte
  • "Ertzetako barne baratzeak" azaroaren 3tik aitzina erakusketa berria
  • Gau Beltza herriko elkarteek antolaturik, urriaren 31an

2023ko Urriaren 19a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 10 17

adi_2023_10_17

MP3 jaitsi

Mice feat Benizze & Annekdotas & Haizetxo, Eire, Txopet, Horzdun, Jamila Woods, Metric, Ok Go, Flamingods, Sarakiniko, It It Anita, The Voynich Code, Fortiû°

2023ko Urriaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016