BERRIAK

Gaztainaren besta Bidarrain

gaztainaren_besta_bidarrain

MP3 jaitsi

Bidarrain martxoaren 3an, larunbatean, iraganen da lehen "À‚ Gaztain EgunaÀ‚ ".
Iparraldeko oihanetan aspaldiko urtetan presente den gaztaina ohoratuko da egun hortan.
Gaztainak, zergatik interesa ukan duen mendetan zehar erran dauku egunaren antolatzaile den Beñat Itoizek.

2018ko Martxoaren 01a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Kabalen garrantzia zikloan

kabalen_garrantzia_zikloan

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyk aste huntan mendien zainketa aipatzen digu eta bereziki abereen garrantzia hortan, adibide konkretu batekin.

2018ko Martxoaren 01a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 02 27

adi_2018_02_27

MP3 jaitsi

Ainitzak, Su Ta Gar, DutAma Say, Hitzez Huts, Coeur de Pirate, Smokey Joe & The kid, U2, La Bundu Band, Ian Stewart & Jackson Whalan, Klub Des Loosers, Belle and Sebastian, Converse, CarcHarias, Refused

2018ko Otsailaren 28a

BERRIAK

Ihaute Ihaute Makea

ihaute_ihaute_makea

MP3 jaitsi

Makeako ihauteriak ziren asteburu huntan. Bertako giroa ekarri digu Josu Guillenek.

2018ko Otsailaren 27a

BERRIAK

10 urtez Luma hegalka

10_urtez_luma_hegalka

MP3 jaitsi

Baionako Luma haurzaindegiak 10urte betetzen ditu aurten. Horren kari, Pirritx Porrotx eta Marimotots gomitatu dituzte Glain elkarteen etxerat, beren ikusgarri berria emaiteko.
Igande goizeko hitz ordua aipatu aintzin, Ixa Hiribarren haurtzainak erran dauku nolako haurzaindegia den Luma.

2018ko Otsailaren 27a

KRONIKAK
ZE LAN

Egiazki Patxarana

egiazki_patxarana

MP3 jaitsi

Camille Fourt Arteagak, Benjamin anaiarekin sortu enpresa aurkezten digu: Egiazki likoreak. Tokiko laborantxari lotua den Patxarana egiten dutela erraiten digu.
http://www.egiazki.com
https://fr-fr.facebook.com/Egiazki-649111351898181

2018ko Otsailaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016