KRONIKAK | KULTURA

Ipar Euskal Herriko erreferentziak biltzen dituen euskara irakasteko metodoa

Ipar_Euskal_Herriko_erreferentziak_biltzen_dituen_euskara_irakasteko_metodoa

MP3 jaitsi

Helduen euskalduntzeko metodo berri bat aurkeztu dute otsailaren 20ean Baionan. Aek-k eta Ikas pedagogia zentroak elgarrekin lan egin dute liburuen osatzeko, EEPren diru laguntzarekin.

Ikasbide metodoarekin, ikaslea, ahal bezain laster euskaraz komunikatzeko gai izan dadin helburua du AEKk. Ikas-en laguntzarekin otondu dute argitalpen lana.

6 metodo aterako dituzte orotara, mailaren araberakoa. Ikasleentzat liburu bat, soinu fitxategi bat Ikas-en webgunean dena, eta irakaslearentzat liburu batez osatua da Ikasbide euskarri bakotxa. Hiru jada erabiltzen dituzte ikastegietan, 4 garrena urrian aterako dute.

Arantxa Idieder mintzatu da IKAS zentroko Pantxika Paternekin.

AEKn erabiltzeko metodoa da baita edozein ikastegietan ere

Joseba Garai AEKko langilearekin aipatu dugu Ikasbide metodologiaren helburua eta berezitasuna.

MP3 jaitsi

2020eko Otsailaren 26a

BERRIAK

Haurrak altxorraren bila joaiteko proposamena kondaketa eta sofrologiaren bitartez

Haurrak_altxorraren_bila_joaiteko_proposamena_kondaketa_eta_sofrologiaren_bitartez

MP3 jaitsi

Altxorraren bila joatea proposatzen du Maialen Alfaro sofrologoak asteazken honetan Donibane Lohizunen.

Mayana Itoiz ilustratzailearekin argitaratu zuten liburu batean oinarrituta, istorio batean murgiltzea proposatzen du Maialenek, istoria biziaraziz Altxorraren Bila, eta sofrologia edota lasaitze momentuak proposatuz haurrei. Hitzordua otsailaren 26an asteazkenez Donibane Lohizuneko mediatekan, goizeko 10.30tan

Arantxa idider mintzatu da Maialen Alfarorekin.

2020eko Otsailaren 25a

BERRIAK

Bizkaiko burdin meategien istorioa musikatua eta dantzatua

Bizkaiko_burdin_meategien_istorioa_musikatua_eta_dantzatua

MP3 jaitsi

Burdina ikusgarria aurkeztuko dute ostegun huntan, Baionako antzokian.

Bizkaiko burdin meategien istorioa kondatzen dute, poetikoki, dantza eta musika flamenkarekin, eta euskal kultura uztartuz, imigrazio eta langileen mundua jorratuz. Ikusgarriaren berezitasunak, burdinaren eta harriaren erabilpena dira. Hitzordua, ostegunean, 20.30tan Baionako antzokian.

Ikusgarriaren parte den BeƱat Achiary kantari eta musikariarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Otsailaren 25a

BERRIAK

Eskuz Esku zerrenda izango du parean Ezpeletako auzapezak

Eskuz_Esku_zerrenda_izango_du_parean_Ezpeletako_auzapezak

MP3 jaitsi

Ezpeletan bi zerrenda izanen dira martxoko herriko bozetan. Eskuz Esku zerrendak bere hautagaitzaren berri eman digu. Yannick Jaureguy zerrenda buruarekin mintzatu da Oihana Daguerre.

Jean Marie Iputcha gaur egungo auzapezaren zerrenda izango du parean.

2020eko Otsailaren 24a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 24eko Azkaingo berriak

Otsailaren_24eko_Azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 24a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 24eko Itsasuko berriak

Otsailaren_24eko_Itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016