BERRIAK

Kantua ahantzi gabe

kantua_ahantzi_gabe

MP3 jaitsi

Maddi Zubeldiak idatzi "À‚ Oroitzen naizenoÀ‚ " Alzheimeri buruzko irakurketa antzeztu musikatua, emanen dute Bernadette Lurorekin.
Azkaingo Kilika gaztetxean ostirale gaueko 7etan. Azkaingo ikastolak antolaturik, sartzea 5À¢Â‚¬tan.
Maddi Zubeldia, idazle eta kantari ezagutzen ginuen, orai aktore lanetan ari da.
Nola ikusten duen bere burua ariketa huntan erran dauku Maia Muruagaren mikroan.

2018ko Urtarrilaren 18a

KRONIKAK
KULTURA

Irainetik haur hizkerara

irainetik_haur_hizkerara

MP3 jaitsi

Hitz larriak aurkeztu ondoren Joseba Aurkenerenak beste hitz famili baten ezagutzera eramaiten gaitu, beste liburu baten bidez: "Haur Hizkera"

2018ko Urtarrilaren 18a

BERRIAK

Patxa plazaren 2. bizia

patxa_plazaren_2_bizia

MP3 jaitsi

Patxa plaza arraberritzeko xedean, herritarren iritzia biltzeko galdeketa eguna antolatuko zuen "Patxa Plaza Kolektiboak" pasa den urrian. Oraino beste bozkaldi bat antolatuko du otsailean.
Ibai Agirrebarrena kolektiboko kidearekin mintzatu gira. Hasteko urriko galdeketa nola iragan zen erran digu.

2018ko Urtarrilaren 17a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 18 01 16

adi_18_01_16

MP3 jaitsi

Bidelapurrak, Tristtan Mourguy eta Horeba, Edozoin Bi, Elbereth, Special Explosion, Black Rebel Motorcycle Club, DJ Vadim, Lucia, Stereophonics, Voice Of Addiction, Your Memorial, Bloodshot Dawn

2018ko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Laborantzarentzat lurrak atxiki

laborantzarentzat_lurrak_atxiki

MP3 jaitsi

50 bat pertsona mobilizatu da larunbat goizean Euskal Hirigune elkargoaren egoitza aintzinean, laborantza lurrak ez eraikigarri bilakatzeko. Han zen Oihana Daguerre.

2018ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Bordalen ere Euskaraz

bordalen_ere_euskaraz

MP3 jaitsi

C1 edo EGA azterketaren euskara maila lortzeko aukera emaiten dizue Bordeaux Montaigne Unibertsitateak. Jadanik gaueko euskara kurtsoak eskeintzen zituen, orain maila gorena ardiesteko parada izanen da. Formakuntza urrunekoa izanen da, hots interneten bidez. Otsailetik maiatzera, Beñat Lazkano euskarazko doktore eta unibertsitateko erakasleak eskeiniko ditu kurtsoak.

Informazio guzia eta prezioak www.u-bordeaux-montaigne.fr gunean.

2018ko Urtarrilaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016