KRONIKAK
LURRALDE EREMUAK

Miarritzeko berriak, Errugbia lehenik

miarritzeko_berriak_errugbia_lehenik

MP3 jaitsi

BOPBrekin hartu hitzarmena aipatzen digu Miarritzeko Viviane Ithursarryk.

2018ko Otsailaren 06a

KRONIKAK
ZE LAN

Mareak azterketetan

mareak_azterketetan

MP3 jaitsi

Miarritzen eman diote abia puntua, 3 urte iraunen duen MAREA europar proiektuari. Joan den Asteazkenetik eta ostiral arte kaptore eta hainbat neurgailu kokatuko dituzte Miarritzeko hondartza handian, hortik datuak biltzeko asmoarekin. Hego eta iparraldeko teknikari eta zientzialariak elkartu dira horrentzat. Helburua, itsasoak dakarren ur gainditze arriskuak hobeto ulertu eta aurre-ikusi. Euskal kostako beste 6 herrietan eginen dituzte informazio bilketak, hauen artean, Bidarte, Donostia, edo Bermeo.

2018ko Otsailaren 06a

BERRIAK

Ion Iturbe konfiantsaz beterik

ion_iturbe_konfiantsaz_beterik

MP3 jaitsi

Berezkoan buruz burukako txapelketan bere tokia kasik segurtatua du. Eta asteburuko emaitza guztiak!

2018ko Otsailaren 05a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musika Derbia

ixo_musika_derbia

MP3 jaitsi

Musikatxiloaldiaren 5 kantuak giro eta mundu ezberdinak eskeini dizkigute. Hori guztia entzuten eta aipatzen dugu Josu Guillenekin!

2018ko Otsailaren 02a

BERRIAK

Atabalekin musikaren bidean

atabalekin_musikaren_bidean

MP3 jaitsi

Otsaileko oporretan Atabalek tailer desberdinak antolatzen ditu.
Panpi Merkapidek Brice Morin Atabaleko kidearekin aipatu ditu xeheki.
Lehenik erran behar da tailer batzuentzat ez dela gehiago tokirik.

2018ko Otsailaren 01a

BERRIAK

Euskal musikari egia

euskal_musikari_egia

MP3 jaitsi

Hartzaro festibala iraganen da otsailaren 3tik 13rat Uztaritzen. Larunbat gauean, 9etan, izanen den hitz orduari interesatuko gira. À¢Â€ÂœEz Dok Hiru, Euskal musikaren benetako HistorioaÀ¢Â€Â emanen du Tartean taldeak. Aritz Bidegain antolatzaileak erran dauku zer den ikusgarri hau eta nor den taldea.

2018ko Otsailaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016