BERRIAK

Italia edota Lituaniako ikasleak Xalbador kolegioan bildu dira

Italia_edota_Lituaniako_ikasleak_Xalbador_kolegioan_bildu_dira

MP3 jaitsi

Erasmus astea iragan da pasa den astean Xalbador kolegioan Kanbon. Italia, Portugal, Inglaterra, Malta eta Lituaniako gazteak errezebitu dituzte.

Tailer, joko, kantu eta bisitek biziarazi dute egonaldia.

Azken egunean, ikasleen artean ibili da Panpi Mercapide, multxo bat ari zen kolaketa eta mozketa egiten, zer ari ziren nahi izan du jakin.

2020eko Otsailaren 06a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 06eko Etxalar eta inguruetako berriak

Otsailaren_06eko_Etxalar_eta_inguruetako_berriak

MP3 jaitsi

Bi astero, ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Otsailaren 06a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 02 04

Adi_2020_02_04

MP3 jaitsi

Ziztada & Rlantz, Los Bistros Volantes, Rodeo, Braulio, Rat Boy, Dubioza Kolektiv, Noir Desir, Monako, Twin Atlantic, Miss Rabbit, Sepultura, Suicide Silence

2020eko Otsailaren 05a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 5eko Makea eta Lekorneko berriak

Otsailaren_5eko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 05a

BERRIAK

Ipar Euskal Herriko etorkinen harreraz pundua eginen dute Milafrangan

Ipar_Euskal_Herriko_etorkinen_harreraz_pundua_eginen_dute_Milafrangan

MP3 jaitsi

"Etorkinen harrera, zer errealitate Iparraldean?" gaualdi-eztabaida antolatzen dute Milafrangan, ostiralean, bertako Milaguntza eta Uztaritzeko Zubiak eta Bubamed elkarteek.

Bestearekin, Etorkinekin, Diakité, Atherbea, Pausa, Bizi-Etorkizuna, La Cimadeko elkarteetako lekukotasunak izanen dira.

Francisco Sanchez Rodriguez jurista berezituak ere hitza hartuko du. Milafrangako trinketeko Ursuia gelan, otsailaren 7an 19tan. Elkartearen funtsaz galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Maddi Larraburu elkarteko kideari.

2020eko Otsailaren 05a

BERRIAK

Larrun ez Hunki kolektiboak bilkura publiko bat proposatzen du ostiral honetan

Larrun_ez_Hunki_kolektiboak_bilkura_publiko_bat_proposatzen_du_ostiral_honetan

MP3 jaitsi

43 milioiko kostua izango zuen obra proiektua bozkatu zuen departamenduak ezeztatu dute azkenean.

Kolektiboak mobilizazioaren garaipen bat bezala ikusten du. Bilkura horren helburua, informatzea jendea mobilizazioaz, eta segidaz ere.

Hitzordua, otsailaren 7an, 7tan, Sarako lur Berri gelan. Arantxa idieder mintzatu da kolektiboko Peio Durruty CADEko ordezkariarekin,

2020eko Otsailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016