BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 4eko Sarako berriak

Otsailaren_4eko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 04a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 3ko Itsasuko berriak

Otsailaren_3ko_Itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 03a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 3ko Azkaingo berriak

Otsailaren_3ko_Azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Otsailaren 03a

BERRIAK

Pantailarekin handitzeaz tailerra

Pantailarekin_handitzeaz_tailerra

MP3 jaitsi

Telebistak, tabletak, edota telefonoak, etxe gehienetan dira gaur egun. Helduok jadanik erabiltzerakoan, kontrolatzeko zailtasunak izaiten ahal ditugu. Bainan haurren garapenean ere leku handia dute. Zoin dira arriskuak? Beste manera batez erabiltzen ahal ote dira pantailak?

Baionako OIhana ikastolak tailer bat proposatzen du astearte gau honetan 19tan kolektiboki lantzeko elkarte baten laguntzarekin.

Arantxa Idiederrek aipatu du ikastolako buraso den Christine Garay-ekin.

Haurtzaindegi bat izango da nahi duten burasoentzat, izena eman behar: hezkuntza.oihana@gmail.com

2020eko Otsailaren 03a

BERRIAK

Maritzuli dantza konpainiak dantza leku berria estrenatu du

Maritzuli_dantza_konpainiak_dantza_leku_berria_estrenatu_du

MP3 jaitsi

Marian Arregi deitu dantza leku berria estrenatu du Maritzuli konpainiak Biarritzen.

Dantza kurtsoak emaiteko tresna ezinbestekoa eskuratu du 20 urteko ibilbidea duen dantza konpainiak. Urtetan zehar, besteak beste, Malandain dantza taldearen laguntzari esker biziraun duela taldeak aitortu dauku Jon Olazcuaga-Garibal ko-lehendakariak. Berekin solastatu da Panpi Mercapide.

2020eko Urtarrilaren 31a

BERRIAK

Manex Pagola omenduko dute Oñatin igandean

Manex_Pagola_omenduko_dute_OAatin_igandean

MP3 jaitsi

Beskoitzeko ikastolak, Urketako elizan antolatu zuen kantaldi bat Manex Pagola omentzeko. Hunen ildotik Oñatin otsailaren 2an izanen da Manex Pagolaren omenaldia arratsaldeko 6etan.

Beskoitzeko ikastolaren alde antolatu du bertako ikastolak.

Haritza Camblong burasoarekin mintzatu da Panpi Mercapide, eta lehen emaldiaren arraskataz lehenik.

2020eko Urtarrilaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016