KRONIKAK
ZAZUKERIAK

Bizar Xuri bila, Baxoa eta Gida Baimena

bizar_xuri_bila_baxoa_eta_gida_baimena

MP3 jaitsi

Eguberri heldu da eta Zazukerietan ere ikusten da. Panpi Merkapiderekin munduko berri bitxien itzulia egin!

2017ko Abenduaren 15a

BERRIAK

Cimade elkartearen bilana

cimade_elkartearen_bilana

MP3 jaitsi

Cimade etorkinen eskubideen aldeko elkarteak urtearen bilana egin zuen Baionan. Iparraldean, orotara 450 pertsona lagunduz. Frantses gobernuaren posizioa gogortzen ari dela salatu dute, bereziki administrazioak presodengiratze geroz eta gehiago eginez.
Jean Lissar Baionako Cimadeko kideak bilan bat egin dauku.

2017ko Abenduaren 14a

BERRIAK

Eguberri kantuz Beskoitzen

eguberri_kantuz_beskoitzen

MP3 jaitsi

Eguberriko kantaldia antolatua da Beskoitzen larunbatean, Bixintxo gela berrian.
Hau aipatzen dauku Beñat Eiherabidek Panpi Mercapideren mikroan.

2017ko Abenduaren 14a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Sagartzearen kolekzioa

sagartzearen_kolekzioa

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyrekin sagarrondoen bisita egiten dugu aste huntan, Kalakan kronikan.

2017ko Abenduaren 14a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 12 12

adi_2017_12_12

MP3 jaitsi

Marlik, MG Banda, Revolta Permanent, Lisabo, Belle and Sebastien, Exploded View, Songhoy Blues, AlTarba, DBFC, Diary Of My Misanthropy, Karnivool

2017ko Abenduaren 13a

BERRIAK

San Mixel Garikoitz kolegiokoak, Gineako umezurtztegi baten alde lasterka

san_mixel_garikoitz_kolegiokoak_gineako_umezurtztegi_baten_alde_lasterka

MP3 jaitsi

Kanboko San Mixel garikoitz kolegioko 4. 3ko ikasleek, emankizun hau prestatu dute.Elkartasuneko lasterkaldi bat izan zen azaroaren 24ean, Ginea Berriko, Conakry hiri nagusiko "Hakuna Matata" deitu umezurtztegiaren diruz laguntzeko.
https://www.facebook.com/Asunss-St-Michel-535564796594556
http://www.college-st-michel-cambo.fr

2017ko Abenduaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016