BERRIAK

Lehen gerezi lorea begiratuz, 30 edo 40 egun berantago egiten zen besta, orain ekaineko lehen igandean

lehen_gerezi_lorea_begiratuz_30_edo_40_egun_berantago_egiten_zen_besta_orain_ekaineko_lehen_igandean

MP3 jaitsi

Gerezi besta iraganen da Itsasun ekainaren 1ean, igandez.

Egun osoan gerezi salmentaz gain, Xapata elkartekoak hor izanen dira, animazioak, bazkarian 800 bat jendek parte hartzen du, herri joko, bota luze…antolatzaileek egun pasa etortzea gomendatzen dute.

Antolatzaileak dira Itsasuarrak elkartekoak. Peio Oçafrain lehendakari ordeak xehetasunak eman dizkigu egunaz.

2025eko Maiatzaren 30a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 05 27

adi_2025_05_27

MP3 jaitsi

Esanezin, Sara Azurza, Uger, Sevicia, The Head and The Earth, Marty Went Back, Terraplana, Camilla Sparksss, Bøl, The Mercenaries, Igorrr, On Hollow Ground

2025eko Maiatzaren 28a

BERRIAK

Bikoizketa tailerra Atalanten

bikoizketa_tailerra_atalanten

MP3 jaitsi

Arte eta Kultura heziketa programaren baitan proposatua izan da bikoizketa tailerra. Pirinio Atlantikoetako departamenduak eta Euskal Hirigune Elkargoarekin, Atalante zinemaren laguntzarekin, Baionako Albert Camus kolegioko 4. mailako ikasle elebidunek, BEURK!, Beanboy eta Autokar laburmetraiak euskaraz bikoiztu dituzte Kalakalabeko profesionalekin.

20 bat orduz testoa landu dute, irakaslearekin, eta Arantxa Hirigoyen antzerkilariarekin. Grabaketa egun batean izan gara Baionako Atalante zineman, bozak grabatzen zituzten egun batez.:

Lan honen emaitza aurkeztuko da ekainaren 24an, asteartez, goizeko 10:00etan edo 11:00etan ATALANTE zineman Baionan.

2025eko Maiatzaren 28a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Maiatzaren 27ko Azkaingo berriak

maiatzaren_27ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak

2025eko Maiatzaren 27a

BERRIKETARIAK | SARA

Maiatzaren 27ko Sarako berriak

maiatzaren_27ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 9:10ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2025eko Maiatzaren 27a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Maiatzaren 26ko Itsasuko berriak

maiatzaren_26ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 9:10ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2025eko Maiatzaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016