KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ezinbesteko laborantxa tresnak baratzezainaren bizkarra zaintzeko

Ezinbesteko_laborantxa_tresnak_baratzezainaren_bizkarra_zaintzeko

MP3 jaitsi

Hilabetero bezala Elena Aguerre baratzezainarekin, Lekornen kokatua den Garro kooperatibara joango gira. Baratzegintza etxalde biologikoan da Garro, 9 hektara lurrekin, kooperatiban kudeatua dena.

Arantxa idieder joan da Lekornera, Elena Aguerrekin hasi bisita segitzera, aldi honetan bereziki erabiltzen dituzten makinak aipatu dizkio.

2020eko Urtarrilaren 29a

BERRIAK

Physis versus Nomos taldeak Baionan joko du larunbat eguerdian

Physis_versus_Nomos_taldeak_Baionan_joko_du_larunbat_eguerdian

MP3 jaitsi

Physis versus Nomos taldea ariko da larunbat honetan, Baionako Epaiska ostatuan. Berezitasun bat eskaintzen du elkarteak, merkatu eguna baita larunbat goizetan, eguerditan kontzertu eta pintxo momentu bat Pannecau karrikan.

Donostia aldeko taldeak joan den urtean atera zuen bere azken diskoa. Physis versus Nomos taldeko kide den Beñat Antxustegirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Urtarrilaren 29a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 29ko Makea eta Lekorneko berriak

Urtarrilaren_29ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 29a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 28ko Sarako berriak

Urtarrilaren_28ko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 28a

BERRIAK

Musher bat hirian

Musher_bat_hirian

MP3 jaitsi

Agian sare sozialen bitartez ezagutu duzue Baionako karriketan galdu zen Apatxe Siberiar Huskya.

Arantxa Idieder joan da Matiu Crusener-Mattei Musheraren gana. Musher, edo lera-xakur gidaria. Usaian, elurretan dira, bainan Baionakoa izanki, neguan astean 5 aldiz joaten da landesetako oihanera kart bezalako karro batean xakurrak entrenatzera.

Otxoa’s team – euskal abentura deitzen da Matiu Crusener-Mattei-ren elkartea. Bere lera-xakurrekin animazioak proposatzen ditu, jakinez, poli-elbarrituntzat ere egokia dela bere karroa.

2020eko Urtarrilaren 27a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urtarrilaren 27ko Itsasuko berriak

Urtarrilaren_27ko_Itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016