BERRIAK

AEKren ikastaldietan izena emateko ordua da

AEKren_ikastaldietan_izena_emateko_ordua_da

MP3 jaitsi

Aek-k bere urteko ikastaldi eskaintza zabaldu du. Kanpoko 35 orduko ikastaldietaz gain, beti udako barnategiak proposatuko dituzte, baita B1 azterketa prestatzeko ikastaldi berria ere. Aek-ko ikastaldietako koordinatzaile den Maite Zelestinorekin aipatu du Panpi Mercapidek.

2020eko Urtarrilaren 21a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urtarrilaren 20eko Itsasuko berriak

Urtarrilaren_20eko_Itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 20a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 17ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

Urtarrilaren_17ko_Donibane_Lohizune_eta_Ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Bidarteko Uhabia ikastolak 10 urte

Bidarteko_Uhabia_ikastolak_10_urte

MP3 jaitsi

Bidarteko Uhabia ikastolak, bere 10 urteak ekimen desberdinei esker ospatuko ditu aurten. 2009an ideki zituen ikastolak bere ateak, eta 2020ko sartzean 5 garreneko klasea idekiko dute.

Urtarrilaren 19an, Zarena Zarelako taldearen Hariz Hari dantza ikusgarriaz gain, Kriolinak eta Zeze taldeen kontzertuak izango dira. Ikastolako buraso den Sandra Yarzabalekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

"L'Atalante ohia tresna bezala erabilia izatea nahi genuke lotura soziala eta kulturgintzaren inguruan"

LAtalante_ohia_tresna_bezala_erabilia_izatea_nahi_genuke_lotura_soziala_eta_kulturgintzaren_inguruan

MP3 jaitsi

Gune historiko bat, Baionako Santizpiritu auzoan, Atalante izenarekin ezagutu duguna, gaur egun hutsa da. Zinemak Lesseps kaian elkartu direnetik, zinegela, ostatua, eta apartamenduz osatua den egoitza beste proiektu baten beha da, bere barnea bizarazteko.

Proiektuen artean da Etxea elkarteak proposatua. Ez da oraindik ofizialki hautatua bainan, herriko etxeak eskatu die lantzea haien egin nahia. Elkartearekin harremanetan jartzeko: etxea.lm@gmail.com

Arantxa idieder mintzatu da elkarteko kide den Antton Lannes-kin


2020eko Urtarrilaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 01 14

Adi_2020_01_14

MP3 jaitsi

Moxal, Herrima, Leihotikan, Kohatu, Lola Marsh, Circa Waves, High Tone, Of Montreal, Squarepusher, Turnstile & Mall Grabe, Mammock, Grave With A View

2020eko Urtarrilaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016