BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 8ko Makea eta Lekorneko berriak

Urtarrilaren_8ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Urtarrilaren 09a

BERRIAK

Musikatxiloaldia: aurten izanen ote da zure aldia?

Musikatxiloaldia:_aurten_izanen_ote_da_zure_aldia?

MP3 jaitsi

Zure burua desafiatu: kantu bat sortu! Hortarat bultzatzen du aurten ere Musikatxiloaldiak. Urtarrilaren 17tik 19rat, azken momentuan inposatu gai baten inguruan, behar da kantu bat sortu.

3. edizioa da, bainan Mattin Perez antolatzaileak erran daukun bezala, berrikuntzetarik bat da, aurten Ixo! elkarteak antolatzen duela.

Infoak: ixo.elkartea@gmail.com

Izenak emaiteko hemen klik egin

facebook

Musikatxiloaldia 2018

Musikatxiloaldia 2019

2020eko Urtarrilaren 09a

BERRIAK

Xalbador kolegiokoek Tolosarrak errezebitu zituzten abenduan

Xalbador_kolegiokoek_Tolosarrak_errezebitu_zituzten_abenduan

MP3 jaitsi

Kanboko Xalbador kolegioan, urtero Tolosako Laskorain ikastetxeko ikasle batzu errezebitzen dituzte. Joan den abenduaren 20an trukaketa hunen azken egunean, ikasle batzuk Ainhoa Sarasuarekin landu bertsuak eman dituzte.

Lehenik Panpi solastatu zen ikasle zonbeitekin, hauek ziren…:

2020eko Urtarrilaren 09a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 9ko Etxalar eta inguruetako berriak

Urtarrilaren_9ko_Etxalar_eta_inguruetako_berriak

MP3 jaitsi

Bi astero, ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Urtarrilaren 09a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 01 08

Adi_2020_01_08

MP3 jaitsi

Keu Agirretxea, Beietz, Inoren Ero Ni, Eratu, Postcards, Mike Patton & Jean Claude Vannier, Atmosphère, Nola Is Calling, Blinker The Star, Tortuganonima, Montecharge

2020eko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

Xilaba ondoko errebantxa, baina presiorik gabe

Xilaba_ondoko_errebantxa__baina_presiorik_gabe

MP3 jaitsi

Xilabako bi talde, parez pare izango dira urtarrilaren 12an Nafarroa eta Lapurdiko mugan.

Gure Irratia eta Urtxolak elgarrekin antolaturik, igande eguerdiz, bazkari on baten ondotik, 4ko Plasara eta Eskukula taldekoek bertso saioa eskainiko dute. Amenduzeko saioaren ondotik, amikuztarrak eta saratarrak berriz elkartuko dira Urtxola jatetxean.

Arantxa Idieder mintzatu da Ellande Alfaro saratarrarekin, joan den urtean jadanik parte hartu zuen Gure Irratiko bertso afarian.

Gure Irratiak antolatua, egunero euskara biziarazteko duen gogoa jarraituz

Urtxola jatetxearekin batera antolatu du Gure Irratiak bertso bazkaria. 25 eurotan da bazkaria, eta lekuak aitzinetik erreserbatzea hobe, gunea ttipi baita, deituz jatetxera 05.59.54.21.31.

Olatz Idoate eta Kriztof Arotzarenarekin aipatu du bertso saioaren izpiritua Arantxa Idiederrek.

MP3 jaitsi

2020eko Urtarrilaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016