BERRIAK

Uztaritze - Tolosa seinaletika berria aurkeztua izan da

uztaritze_tolosa_seinaletika_berria_aurkeztua_izan_da

MP3 jaitsi

"Uztahitzan" ekitaldiaren kari, Uztaritzeko herriak, Tolosarekin duen senidetzaren konbenio arraberritua, izenpetu zuten astezkenean.
Lehenik Zuraideko bidean bildu ziren 2 herrietako auzapez eta hautetsi, parekatze horren seinale berria argitaratzeko.
Panel berriaren estrena segitu du Panpik:

2016ko Azaroaren 24a

KRONIKAK
KULTURA

Paxkal Irigoyen-ek goraipatzen dauku Begiz Begi

paxkal_irigoyen_ek_goraipatzen_dauku_begiz_begi

MP3 jaitsi

Gaurko kronikan, Begiz Begiren "Hatsa" disko berriaren kritika egiten dauku.
https://begizbegi.bandcamp.com/

2016ko Azaroaren 23a

KRONIKAK
NIK DAKIDALA

Baionako Ikasle Mugimenduak, ez dio :"mus"

baionako_ikasle_mugimenduak_ez_dio_mus_

MP3 jaitsi

Baionako ikasleek sortu mugimenduak, euskara nahi du garatu fakultatean.Gaualdi desberdinak antolatu dituzte. Ondoko ekitaldia Euskararen Eguneko astean izanen da: mus txapelketa bat. Izenak eman behar dira 16 11 24arte. Hegoa Baños eta Maider Lurok gehiago erranen digute:

2016ko Azaroaren 21a

BERRIAK

Cargo ikusgarria Senperen azaroaren 13an, 17etan.

cargo_ikusgarria_senperen_azaroaren_13an_17etan_

MP3 jaitsi

Hego Lapurdiko Hiriguneko kultura sailak, hitz ordu bat emaiten dauku datorren igandean azaroaren 13an. Senpereko Larreko gunean, arratsaldeko 5orenetan.
"Cargo" deitu ikusgarria, AAO konpainiak emaiten du, hau aurkezten dauku Patxi Belly arduradunak:

2016ko Azaroaren 09a

KRONIKAK
NIK DAKIDALA

Musikariak lagundu, sortzetik ezenarat.

musikariak_lagundu_sortzetik_ezenarat_

MP3 jaitsi

1995ean Hendaian sortu elkarteak, musika eskola baino gehiago eskaintzen du gaur egun. Entsaio gela, musika taldeen ezagutaraztea, laguntzea...
Cedric Ilhardoy berriki sartu elkarte kideak aurkezten dauku gaur egungo egitura.

2016ko Azaroaren 07a

BERRIAK

Lasterkaldi partekatua Heraitzeko zentroko helbarrituekin.

lasterkaldi_partekatua_heraitzeko_zentroko_helbarrituekin_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko San Josepe ikastetxeko, "jenden zerbitzuen" sail profesionaleko ikasleek azaroaren 10ean "lasterkaldi partekatu" bat antolatzen dute arratsaldeko 2etan Milafrangatik abiatuz.
Heraitzeko zentroko gazte helbarrituak parte harraraziko dituzte lasterketa huntan.
Proiektua eramaiten duten ikasle batzuekin mintzatu gira.
http://www.saintjo64.fr/saintjo64WP2013
http://www.ugecamaq.fr/etablissements/mas-centre-dherauritz

2016ko Azaroaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016