BERRIAK

Olentzero Baroja gaztelu ondora gomitatu dute

Olentzero_Baroja_gaztelu_ondora_gomitatu_dute

MP3 jaitsi

Gaztelu baten inguruan dute hitzordua Angeluko haurrek igande honetan, Olentzero ikusteko.

Kimua ikastolak, Olentzero gomitatu du aurten ere, abenduaren 15 honetan, Jules Ferry eskolatik abiatuko den desfilea, Barojako gazteluaren parkean bukatuko baita, eta bertan egun pasa leku ere antolatu dute, animazio ainitzekin.

Arantxa Idieder mintzatu da Angeluko ikastolako buraso den Fabien Mendibourrekin.

2019ko Abenduaren 13a

BERRIAK

Euskal kantu bingo erraldoia Azkainen

Euskal_kantu_bingo_erraldoia_Azkainen

MP3 jaitsi

Euskal kantu bingo erraldoi bat proposatzen du Azkaingo ikastolak igandean, abenduaren 15ean Biltoki gelan arratsaldeko 3tan.

Iker Edme burasoak erran dauku zer den Kantu Bingoaren berezitasuna usaiako Loto bati konparatuz.

2019ko Abenduaren 13a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Abenduaren 13ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

Abenduaren_13ko_Donibane_Lohizune_eta_Ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 13a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 12 10

Adi_2019_12_10

MP3 jaitsi

Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak, Skakeitan, Izaro, Cult Of Misery, Hallelujah The Hills, Bombay Bicycle Club, Free The Robots, Iguana, Wilco, Antoha MC, La Petite Mort / Little Death, Façade.

2019ko Abenduaren 11a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Abenduaren 11ko Makea eta Lekorneko berriak

Abenduaren_11ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 11a

BERRIAK

Zortzi taldeak sorkuntza berriak aurkeztuko ditu ostegun honetan

Zortzi_taldeak_sorkuntza_berriak_aurkeztuko_ditu_ostegun_honetan

MP3 jaitsi

Bikotean ari den Zortzi taldearen ezagutzera joango gira. Euskal kantuak berriz hartzen dituzte, bi gitarra eskutan, eta bi ahotsen bitartez, bainan haien maneran.

Bixente Junca eta Xanti Legartok osatzen dute Zortzi taldea, eta Luna Negran kontzertu berezi bat eskainiko dute abenduaren 12an, ostegunean 20:15ean. Sorkuntzak ere egiten hasi baitira. Sartzeak aitzinetik salgai, Luna Negraren webgunean

Arantxa idieder joan da Aiherrara, bikotearen errepika batera.

2019ko Abenduaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016