BERRIAK

Olentzero lehen eta orain

Olentzero_lehen_eta_orain

MP3 jaitsi

Baionako Euskal Musoean, Olentzerok leku berezi bat du aste hauetan, erakusketa batekin.

Ekitaldi desberdinak proposatzen dituzte; joko bat abenduaren 21ean, dokumental bat 28an eta beste ekimen bat ere abenduaren 12 honetan, hitzaldi bat Olentzerotaz, Anuntxi Arana antropologoaren eskutik 18:00tan.

Idazlearekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Abenduaren 11a

BERRIAK

Itzultzaile berria sarean, zure zerbitzuko

Itzultzaile_berria_sarean__zure_zerbitzuko

MP3 jaitsi

Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia da itzultzaile berri hau. Urririk da itzultzailea.eus webgunean aurkitzen ahal dena, baita telefonoko aplikazioa ere deskargatuta.

5 hizkuntza mintzatzen ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa. Beste zerbitzu batzu ere baditu, dokumentu osoak adibidez itzultzen ahal ditu. Elhuyar fundazioko Itziar Cortes Etxaberekin mintzatu da Panpi Mercapide.


2019ko Abenduaren 10a

BERRIKETARIAK | SARA

Abenduaren 10eko Sarako berriak

Abenduaren_10eko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 10a

BERRIAK

"Eskalada kanpoan egiten da eta naturari lotua den kirol bat da"

Eskalada_kanpoan_egiten_da_eta_naturari_lotua_den_kirol_bat_da

MP3 jaitsi

"Altxa" eskalada-mendi elkartea 2006an sortu zen, ingurumena errespetatzen duten mendi kirolak garatzeko.

Maylis Hargain, elkarteko kidea da eta bere pasioa den eskalada aipatu dio Panpi Mercapideri.

2019ko Abenduaren 09a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Abenduaren 9ko Itsasuko berriak

Abenduaren_9ko_Itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 09a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 9ko Azkaingo berriak

Abenduaren_9ko_Azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2019ko Abenduaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016