BERRIAK

Patxi eta Konpania udan Euskal Herriko plaza guzietan, berrikuntza batekin

patxi_eta_konpania_udan_euskal_herriko_plaza_guzietan_berrikuntza_batekin

MP3 jaitsi

Patxi eta Konpania taldea, Euskal herriko plazetan ikusten ahalko duzue berriz uda honetan, berezitasun batekin, USB gako bat prestatu berri baitute, 14 zati grabaturekin.

2018 urtean atera zuen azken diskoa taldeak, eta guttik dutelakoan disko irakurgailua, USB gako bat ateratzea erabaki dute, mutxikoak, edo euskal dantzak, bertsio desberdinekin landu baitituzte. Berezitasunak sartu dituzte, Eminem, Boney M edota Rammsteinen doinuak intgratu baitituzte dantza klasikoei.

Best Itzul, 14 kantuz osatu USB gakoaz aritu da Arantxa Idieder, taldeko kidea den Mikel Perezekin. Larunbatean Lukianon Araban, eta igande arratsaldean Hazparneko bestentzat, eta Hernanin ere ariko dira.

2023ko Ekainaren 23a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Ekainaren 22ko Etxalar eta Baztango berriak

ekainaren_22ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Ekainaren 22a

BERRIAK

Seaskaren Senpereko kolegioaren bisita egin dugu

seaskaren_senpereko_kolegioaren_bisita_egin_dugu

MP3 jaitsi

Hain segur badakizue, Seaskak 5. Kolegio bat idekitzeko asmoa duela heldu den sartzean bere beharren asetzeko, eta Senperen eraikitzen ari dira momentu honetan Kattalin Elizalde izena hartuko duen ikastetxea.

Ofizialeak jo eta su ari dira lanean urtarriletik, 2023ko irailean, 80 ikasle errezibituko dituen eraikina zutitzen. Obren bisita egin nahi izan dugu eta hortarako Olatz Idoate igorri dugu Senpererat.

Cecilio Sansinena Egoitzako arduraduna, Bixente Elizalde arkitektoa, eta Arño Carrique Etchart enpresako langilea eta obren arduradunarekin mintzatu da.

2023ko Ekainaren 22a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 06 20

adi_2023_06_20

MP3 jaitsi

Muare, Deiedra, Bele, Exile To Decadence, Rone, Terra Livre, MadMadMad, Bell X1, The Dead Krazukies, Varlope, Fox Lake, Goldflesh.

2023ko Ekainaren 21a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Urruñako bi ipuin, Joseba Aurkenerenak kondaturik

urrunako_bi_ipuin_joseba_aurkenerenak_kondaturik

MP3 jaitsi

Urruñan entzun dituen bi ipuin kondatu nahi izan dizkigu aldi honetan Joseba Aurkenerenak.

Anttonen Astoa: 19.mende bukaeran oinez, zaldiz ala astoz mugitzen ziren garaiko istorio bat

Emazte Eskalea, bi laborari urruñar, emazte eskaleari begira.

2023ko Ekainaren 21a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 21eko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_21eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016