BERRIAK

Baratze publiko baten aldeko ekimena Baionan larunbat goizean

Baratze_publiko_baten_aldeko_ekimena_Baionan_larunbat_goizean

MP3 jaitsi

Baionako Santizpiritu auzoan, Le Vigilant kolektiboa sortu da uda bukaeran.

Etxebizitzak geroz eta gehiago badira, dentsitatea handitzen ari delarik, berde guneen gabezia nabarmena da.

Hortarako, kolektibo batek gune bat atxiki nahi du, baratze kolektibo bat sortzeko. Baionako herriko etxeak PLU aldaketa bozkatu duenetik, Bourbaki karrikan kokatua zen gune bat eraikigarria bilakatu da. Kolektiboak bertan baratze publiko baten estrenatzea irudikatu nahi du larunbat goizeko ekintzarekin. Hitzordua goizeko 11etan, azaroaren 23an, proiektua ezagutu nahi dutenentzat, eta sustengatu.

Kolektiboko kide den Uxue Arbelbiderekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Azaroaren 22a

BERRIAK

Bakean uzten dea, bakean utzi behar dena?

Bakean_uzten_dea__bakean_utzi_behar_dena?

MP3 jaitsi

"Bakean dagoena, bakean utzi" erran zahar bat da. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak sortu duten ikusgarriaren izenburua ere.

Umore-bakarrizketa gaualdi batean ikusten ahalko dira Epaiskan Baionan ostiral arrats honetan 19:00tan.

Umorea, emazteen begietatik ikusia: feminismoa, jendartea, egunerokoa aipagai dira.

Mirari Martiarenak, Panpi Mercapideri erran dio nola hasi zen antzerki hau.

2019ko Azaroaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2019 11 19

Adi_2019_11_19

MP3 jaitsi

Santa Barbara, Mad Muasel, Ro, Fistule, Brass Against, Parov Stelar, All India Radio, Run River North, The Psychotic Monks, Origami Angel, Obleak, Vatican.

2019ko Azaroaren 20a

BERRIAK

Presoen aldeko oihua mendi ttonttorretan

Presoen_aldeko_oihua_mendi_ttonttorretan

MP3 jaitsi

Mendira igo, eta oihu egin, adarra jo, txalapartaren oihartzuna hedatu, presoen aldeko sustengu ekimena antolatu dute azaroaren 23ko.

Ideia da, larunbat honetan, eguerditan ttanko, Artzamendi, Urtsua, Arranomendi, Zualmendi edota Pic de Midin sustengu oihu bat hedatzea. Xehatsun gehiagorentzat deitzen ahal duzue 06.17.93.04.05.

Arantxa Idieder mintzatu da Kattin Bergara antolatzailearekin.

2019ko Azaroaren 20a

BERRIAK

Film baten bikoizketa saiatzeko tailerra Kanbon

Film_baten_bikoizketa_saiatzeko_tailerra_Kanbon

MP3 jaitsi

Nork ez du amestu noizbait, Doraemon-en botza berriz egitea?

Bikoizketak grabatzen dituzte aktoreek, ariketa oso bat da, aktore lanaz gain beste elementu batzu sartzen baitira. Horren entseatzeko ostegun honetan tailer bat proposatzen dute Kanboko mediatekan euskararen urtaroa kari. Hitzordua 19tatik aitzina Kanboko mediatekan, 20.30ak arte iraungo du.

Donostiako Binahi agentziako Kiko Jauregi hor izango da. Arantxa Idieder harekin mintzatu da.

2019ko Azaroaren 20a

BERRIAK

Bizi Dantza Ziburu eta Azkaingo ikastolen alde

Bizi_Dantza_Ziburu_eta_Azkaingo_ikastolen_alde

MP3 jaitsi

Azkaine eta Ziburuko ikastolak elkartu dira, igande honetako ikusgarria antolatzeko.

Pirritx Porrotx eta Marimotots-en ikusgarri berria lehen aldikotz aurkeztuko dute Ipar Euskal herrian Azkaingo kiroletan BIZI DANTZA saioa, goizeko 11:00etan. Bizi Dantza deitzen da. Parada ere bi ikastolek dituzten behar gorriak aipatzeko.

Arantxa Idieder mintzatu da Mikel Onko Azkaingo burasoarekin, eta Pantzo Oltzomendi Ziburukoarekin.

2019ko Azaroaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016