BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 30ko Azkaingo berriak

Azaroaren_30ko_Azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 30a

BERRIAK

Euskara ikasi duen Ingalaterrako itsasuarra

Euskara_ikasi_duen_Ingalaterrako_itsasuarra

MP3 jaitsi

Euskaraldia kari bildu dugun lekukotasunen artean, Phillip Basterra itsasuarrarena. 26 urte zituela, Ingalaterratik Euskal Herrira etorri zen bizitzera.

Olatz Idoate haren gana hurbildu da, bere ibilbideaz hitz egiteko.

2020eko Azaroaren 30a

BERRIAK

Alsaziako arnoa Urruñako ikastolaren alde

Alsaziako_arnoa_UrruAako_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Ikastolek aurten ez dituzte haien usaiako diru iturri diren ekitaldiak antolatu ahal izan. Ondorioz burumuinak beroarazi dituzte burasoek, salmenta desberdinak antolatuz.

Urruñako ikastolak Alsaziako "Leiber" etxeko arno salmenta proposatzen du, Sebastien Irazoki buraso arnozaleak erran dion bezala Panpi Mercapideri.

2020eko Azaroaren 30a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Azaroaren 26ko Lehuntzeko berriak

Azaroaren_26ko_Lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 27ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

Azaroaren_27ko_Donibane_Lohizune_eta_Ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIAK

"Hazparnen lanean ari gira trafikoa hobetzeko"

Hazparnen_lanean_ari_gira_trafikoa_hobetzeko

MP3 jaitsi

Hazparnen, talde berri batek hartu zuen joan den maiatzean, herriaren kudeaketa, Isabelle Pargade auzapeza buru.

“Bideak, sareak eta bizi ingurumenaz” arduratzen den Sébastien Durritzague axuantarekin pundu bat egin du Kriztof Arotzarenak, obretaz nagusiki.

2020eko Azaroaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016