BERRIAK

Denboraren etxea, Iñaki Rifaterraren erakusketa tTok artelekuan

denboraren_etxea_inaki_rifaterraren_erakusketa_ttok_artelekuan

MP3 jaitsi

Lizarrako Iñaki Rifaterra litografoaren lanak ikusgai dira Uztaritzeko tTok erakustokian uztailaren 5a arte.

Artelekun ibilia da Don Herbert maisuarekin, Debako arte eskolan egon ondotik Danimarkara joan zen Rasmus Urwald-ekin litografia ikasteko.

Gaur egun bere tailerra Lizarran duen Iñaki Rifaterraren ezagutza eginen dugu.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia:

  • Asteartetan 17:00 - 20:00
  • Asteazkenetan 9:00 - 16:00
  • Ostegunetan 15:00 - 18:00
  • edota hitzordua hartuz
  • HETSIA ekainaren 8an.
  • Sartzea urririk



2023ko Ekainaren 01a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 05 30

adi_2023_05_30

MP3 jaitsi

Mirua, Patxuko Nice, Fufu, Rukula, Chilly Gonzales, Rodrigo Cuevas, Ghoula, Aïtone, Blur, Queens Of The Stone Age, Jaaw, These Beasts.

2023ko Maiatzaren 31a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Maiatzaren 31ko Makea eta Lekorneko berriak

maiatzaren_31ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Maiatzaren 31a

BERRIKETARIAK | SARA

Maiatzaren 30eko Sarako berriak

maiatzaren_30eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Maiatzaren 30a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Japonia, Frantzia eta Espainian gaindi...

japonia_frantzia_eta_espainian_gaindi_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek, hiru film aipatuko dizkigu:

Hokusai: Hajime Hashimotoren filmak 18. mendeko Japoniarat eramaiten gaitu, Katsushika Hokusai artistaren omenez.

Jeanne Du Barry: Maïwennen filmak, Luis XV.ren gustukoena den neska xume baten bizitza kondatzen du.

Ramona fait son cinéma: Andrea Bagneyren filma, Ramonak aktore izan nahi du eta berriz Madrilerat itzultzen da, eta ezagutza batek dena aldatuko du.

2023ko Maiatzaren 29a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Maiatzaren 26eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

maiatzaren_26eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Maiatzaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016