BERRIKETARIAK | SARA

Maiatzaren 2ko Sarako berriak

maiatzaren_2ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Maiatzaren 02a

BERRIAK

AIBA egoitza baten bilda dabil, bere birziklategi proiektua burura eramateko

aiba_egoitza_baten_bilda_dabil_bere_birziklategi_proiektua_burura_eramateko

MP3 jaitsi

Aiba deitzen da Errobi eremuan kokatua den birziklategi proiektu berria.

Ideia da, botatzeko diren altzariak berreskuratzea eta birziklatzea bizi berri baten emaiteko. Pantxo Belin da arduradunetariko bat, eta Ezpeletan iragan zen Eusko Egunean zela, harekin mintzatzeko baliatu zuen Olatz Idoatek.

2023ko Maiatzaren 02a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Ontziak ekartzen duen argia, ospitale psikiatriko batean

ontziak_ekartzen_duen_argia_ospitale_psikiatriko_batean

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiartek, bi film ikusi ditu eta horrezgain lagunen hiru gomendio egin dizkigu.

  • Blue Jean, erritmo geldokoa bainan zonbait eguneko liseriketaren ondotik gomendatzen duen filma.
  • Sur l'adamant dokumentala, Parisen itsasontzi batean den eguneko ospitale psikiatrikoaz.

+ Alma Viva / Dancing Pina / The Quiet Girl

2023ko Maiatzaren 02a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Anarik bi esalditan, aipatzen du mundu mailako gerla intimo hori, azkarra da"

_anarik_bi_esalditan_aipatzen_du_mundu_mailako_gerla_intimo_hori_azkarra_da_

MP3 jaitsi

Anari kantari musikari gisa bereziki ezagutzen dugu, bainan idazlea ere bada, Gari eta Goroldiozko, bere lehen liburua atera zuen joan den abenduan Susa argitaletxearekin.

Anariren kantu luze baten maneran, narrazio poetiko bat bezala dela iduritu zaio Nora Arbelbide kronikariari. Autofikzioa da, Anariren munduan sartzen gaituena. Arantxa Idieder joan da Nora Arbelbideren gana.

2023ko Maiatzaren 02a

BERRIAK

Etxez-etxe egiten du egonaldia Aritz Ibarrak komiki bat sortzeko

etxez_etxe_egiten_du_egonaldia_aritz_ibarrak_komiki_bat_sortzeko

MP3 jaitsi

"Geuretik sortuak", Udalbiltzak plantan ezarri programa baliatuz, Lapurdin gaindi da egun hauetan Aritz Ibarra artista arabarra.

Euskara hutsean egin artea eta kulturaren sormena, sustatzen duen zirkuitu bat da "Geuretik sortuak" programa, eta Lesaka, Bera, Urruña eta Sarako herriek batera parte hartzen dute. Olatz Idoate, marrazkilariarengana joan da.



2023ko Apirilaren 28a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Apirilaren 28ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

apirilaren_28ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016