BERRIAK

Madalenako bestak

Madalenako_bestak

MP3 jaitsi

Amotzeko bestak joan den aste buruan abiatu dira BalTraparekin, eta aste huntan segituko, Mailys Legassa eta Peru Davant-ekin xehetasunak ukanen ditugu.

2017ko Uztailaren 12a, 10:31

BERRIAK

Mc Stal'insiden emaitza: entzun eta goza!

Mc_Stalinsiden_emaitza:_entzun_eta_goza!

Goiz Berriko Mc famatuak bere ontasuna banatzen dizue.
mcstalinside.bandcamp.com

2017ko Uztailaren 11a, 14:23

BERRIAK

Binaka: Marina Beheretche eta Philippe de Escurraren musika proiektu berria.

Binaka:_Marina_Beheretche_eta_Philippe_de_Escurraren_musika_proiektu_berria.

MP3 jaitsi

"Binaka" musika bikotea osatzen duten Marina Beheretche biolonista, eta Philippe de Escurra akordeoi joileak hitz ordua emaiten daukute, astezken arrats huntan Zuraideko elizan.
Uztailaren 12an gaueko 8ak30tan, Klasikotik Modernorat eramanen gaituzte.
Marina Beheretchek erran dauku jotzeko gogoa badutelarik holako proiektuak sortzen dituztela:

2017ko Uztailaren 11a, 14:23

BERRIAK

Euskal Unibertsitatea udan da, Kike Amonarrizekin

Euskal_Unibertsitatea_udan_da__Kike_Amonarrizekin

MP3 jaitsi

Hizkuntzalari euskaldunen arteko topaketak iragan dira UEUren lehen ikastaroan Baionan. Hizkuntza aztergai duten pertsona guziei irekia zen lehen ikastaldia eta 20 bat pertsona bildu dira, Euskal Herrian hizkuntzari buruz egiten ari diren ikerketak zertan diren eztabaidatzeko eta partekatzeko.
Asteartean Kike Amonariz, hizkuntza aditua, taula gainera igo da. Galdetu diogu zer aurkeztu duen.

Euskararen arlo guztiak bilduko dituen gune zientifiko baten beharra azpimarratu du Kike Amonarrizek.

MP3 jaitsi

2017ko Uztailaren 07a, 10:53

BERRIAK

Lehuntze Bestetan !

Lehuntze_Bestetan_!

MP3 jaitsi

Asteburu huntako hitzordutako bat: Lehuntzeko bestak. Yoana Elizagoyen, komiteko kidearekin, mintzatu da Panpi Merkapide gauza gehiago jakiteko.

2017ko Uztailaren 07a, 10:47

BERRIAK

Otsoen besta alternatiboa

Otsoen_besta_alternatiboa

MP3 jaitsi

Otsokop, kooperatibak sortu duen " Otsolab " deitu epizeria parte hartzailea estrenatuko da Baionan larunbatean, uztailaren 8an.
Tailer, animazio, joko, jateko, edateko, musika, egitarauan dira Ixabel Cassan De Gorostarzuk erran dion bezala Panpi Merkapideri.

2017ko Uztailaren 06a, 11:26


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016