BERRIAK

Itsas laminak korrika ariko dira igandean Angelun

itsas_laminak_korrika_ariko_dira_igandean_angelun

MP3 jaitsi

Martxoaren 19an iraganen da Itsas Laminen korrika Angelun. Emazteeri soilik zuzendua, 10 kilometroko ibilbidea proposatzen du Angeluko Kimua ikastolak, La Barre itsas bazterretik abiaturik. Aurten, gainera, bigarren aldiko, Ikastolen arteko lehia ere plantan ezarria da. Antolaketa taldeko Jon Errekart-ek xehetasunak eman diskigu.

2023ko Martxoaren 17a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Martxoaren 17ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

martxoaren_17ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 17a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Erreka, pentze edo Euskal Herriko bazter guzietan koartza ikusten da

erreka_pentze_edo_euskal_herriko_bazter_guzietan_koartza_ikusten_da

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin koartza aipatuko dugu. Lehuntze aldean segituz, Lertxunen mundu miresgarria aipatu ondotik, beste hegazti hau dugu hobeki ezagutuko.

2023ko Martxoaren 17a

BERRIAK

"Maite dutana da arraina ateratzen ikustea eta nere eulia harrapatzen"

_maite_dutana_da_arraina_ateratzen_ikustea_eta_nere_eulia_harrapatzen_

MP3 jaitsi

Australia eta Zelanda Berrira joanen gira gaur. Musikari gisa ezagutzen dugun Antton Larrandaburu Hazpandarrak, urte bat hartu du bidaiatzeko, bi herrialde hauetara.

Irailean heldu zen Australiara, ipar ekialdetik Sydneyra ibili ondotik bi hilabetez, abendutik Aotearoa-Zelanda Berrian da.

Australian aborigenoen bizia, sinesmenak, eta post-kolonialismoaren ondorioak ezagutu nahi zituen.Zelanda berrian aldiz, errekak eta arrainak ditu helburu. Arrantzale pasionatua da Antton, eta azken hilabeteetan, autoan lo eginez, errekaz-erreka dabil bere uli-kanabera eta gitarrarekin.

2023ko Martxoaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 03 15

adi_2023_03_15

MP3 jaitsi

Mocker's, Kerobia, Gora Bizitza, Su Ta Gar, Mamü, Emilie Zoe, Manchester Orchestra, Fever Ray, Starcrawler, Godcaster, Cocks In Hell, Gorod, Treponem Pal.

2023ko Martxoaren 15a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 15eko Makea eta Lekorneko berriak

martxoaren_15eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016