BERRIAK

Kirola eta izerdia euskaraz Angelun

kirola_eta_izerdia_euskaraz_angelun

MP3 jaitsi

Euskarak arlo guzietan bizitzeko eskubidea baitu "Kirola euskaraz" ekimena proposatzen du Xantxo Isteque Kirol irakasleak.

Usaian, kirol gela gehienetan frantsesa baliatzen bada, Xantxorekin, euskaraz egiten dira ariketa guziak. Larunbat goizetan, Angeluko La Barre gunean emaiten ditu klaseak eta asteazkenetan, Angeluko Kimua ikastolako burasoekin da, ikastolan. Asteazken batez Olatz Idoate hurbildu da Angelura.

2023ko Martxoaren 31a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"19. mendeko Inglaterrako giroa gustukoa izan behar da, kritika gazi gozoak izanik ere nik maitatu dut"

_19_mendeko_inglaterrako_giroa_gustukoa_izan_behar_da_kritika_gazi_gozoak_izanik_ere_nik_maitatu_dut_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak, Kimuak egitasmoaren baitan sartzen diren euskarazko 4 labur metrai eta ingles film bat ikusi ditu.

  • LANBROA Aitzol Saratxagarena
  • ZERUA BLU Lur Olaizolarena
  • HELTZEAR Mikel Gurrearena
  • IRRITS Maider Oleagarena
  • Emily Frances O'Connorren filma, Emily Brontû"idazleaz.

2023ko Martxoaren 31a

BERRIAK

Kasketak salgai, Herri urrats laguntzeko

kasketak_salgai_herri_urrats_laguntzeko

MP3 jaitsi

Etxepare Lizeoko, À¢Â€ÂœProÀ¢Â€Â saileko merkataritza ikasketak egiten dituzten ikasleek, kasketa salmenta bat proposatzen dute. Seaskak, Senperen eraikitzen duen kolegio berriaren egoitza finantzatzen laguntzeko. Manaketak herriurrats.eus webgunean egiten ahal dituzue.

Joan den urtean zapatak saldu zituzten Herri Urratsen logoarekin. Aurtengo salmenta aipatu du Panpi Mercapidek Unai Goya lizeoko ikaslearekin.

2023ko Martxoaren 31a

BERRIAK

Lekorneko ogi labea piztuko dute igandean

lekorneko_ogi_labea_piztuko_dute_igandean

MP3 jaitsi

Azken urtetan ezagutu ez duen formularekin itzultzen da berriz, Ogi Labearen besta, Baigura ikastolak antolatzen duen hitzordua Lekornen apirilaren 2an.

Jateko eta edatekoaz gain, kantu, dantza eta zirko tailerra ere proposatuko dituzte.

Amaia Andueza eta Antton Uhalde burasoekin xehetasunak bildu ditu Panpi Mercapidek.

2023ko Martxoaren 30a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Itsasoa euskal mundu-ikuskera zaharrean

itsasoa_euskal_mundu_ikuskera_zaharrean

MP3 jaitsi

Itsasoa, eta euskaldunen mundu ikuskera zaharrak, euskal sinesmen zaharrak aipatu dizkigu Joseba Aurkenerenak.

Lurra, ura, sua, eta airea dituzte oinarri usu, naturalistak eta animistak.

Xehetasunetan sartu da Joseba Aurkenerena, Gure Irratiko kronikaria.

2023ko Martxoaren 30a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Balioa ez da dirua, balioa da bakoitzak ematen duen denbora"

_balioa_ez_da_dirua_balioa_da_bakoitzak_ematen_duen_denbora_

MP3 jaitsi

Bikotean ekonomiaren kudeatzeko, zoin da antolaketa hoberena?

Beltzane Obanos kronikariaren ustez, ez da antolaketa hoberenik, bainan gogoetarako pistak eman nahi izan dizkigu.

Diru guzia amankomunean ematen ahal da, ala zati bat bakarrik. Kasu honetan, bakoitzaren diru iturriaren arabera, proportzionala izatea proposatzen du adibidez Beltzanek. Emazteen kasua ere aipatu nahi izan du, estatistikoki lansari apalagoak dituztelako, haurrak heldu direlarik, lana utziko duena gehienetan emaztea izaiten baita.

2023ko Martxoaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016