Eguberri garain, Euskal Irratietan egiten dugun Eguberri Kantuz musika saio berezia Gure Irratiko Diskotekan grabatu genuen 2024ko urtarrileko lehen egunetan. Lau egunez, lau artista edo bikote gomitatu genituen. Indigo, ØDEI, Esanezin eta Sara Zozaya ordu batez hobeki ezagutzeko parada, zuzeneko kantuak tartekatuz.
Arantxa Idieder aurkezle, Panpi Merkapide soinu teknikan.