Lege oharrak

ENTZUN-IKUS ELKARTEA da gureirratia.eus webgunearen argitaratzailea. Elkartearen helbidea hau da: Landagoien, 64480 Uztaritze (Euskal Herria). Egoitza sozialaren SIRET zenbakia 32536576500073 da. Harremanetarako: gureirratia@gmail.com.

Lege Informazioa

www.euskalirratiak.eus Euskal Irratiak hedabidearen edizio digitala da. Webgunea eta bertan agertzen diren eduki guztiak (testuak, irudiak, audioak...) Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 lizentziaren pean daude, salbuespen batzuekin:

  • Ez die eraginen beste agentzia edo erakunde batzuetatik datozen edukiei, hala nola bestelako iturrietatik hartutakoei.

  • Eduki horien eskubideak jatorrizko egile edo erakundeenak dira, eta ezinen dira kopiatu, banatu edo aldatu haien baimenik gabe.


Webgunean agertzen den informazioa eguneratua, zuzena eta fidagarria izan dadin indarra egiten du GURE IRRATIA ELKARTEAk. Hala ere, ezin du bermatu pettorik, birusik edo segurtasun arazorik ez egotea. Horregatik, akatsen bat antzemanez gero, eskertuko genizuke jakinaraztea, ahalik eta azkarren zuzenketak egin ahal izateko.

Erabiltzaileek webguneko edukiak inprimatu, kopiatu edo gorde ditzakete erabilera pertsonal eta ez-komertzialerako. Merkataritza helburuekin erabiltzea, banatzea edo aldatzea debekatua dago.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eduki ditzake. ENTZUN-IKUS ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik izanen kanpo webgune horietako eduki, kalitate edo fidagarritasunaren gainean.

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute webguneko zerbitzuak eta edukiak legezkoa eta egokia den moduan erabiltzeko, eta ez dute erabiliko kalte egiteko, mehatxatzeko edo fede onaren aurkako jardueretarako. Horrelako erabileren erantzukizuna erabiltzailearena izango da.

ENTZUN-IKUS ELKARTEAk eskubidea izango du webgunean aldaketak egiteko aurrez abisatu gabe: edukia aldatu, kendu edo gehitu dezake, baita zerbitzuen formatua edo funtzionamendua moldatu ere.