Border collie arrazarekin kurutzatu xakur bat desagertu da Ainharben etxalde batetik. Beltza da su koloreko nota batzuekin. Marra xuri bat ere badu buru gainean eta pattetan. Berde koloreko lepoko bat ere badarama eta buztana moztua du. Norbaitek ikusi balu deitzen ahal du 06 01 91 14 84 zenbakira.
3 ihiztor galduak izan dira azaroaren 14az geroztik: Ariege arrazako xuri beltz 1, gaskoi arrazao xuri beltz 1, eta, portzelana arrazako marroin eta xuri 1. Ourisson inguruan galdu dira, hiruak urrixak. Lepokoa badute: hori flüo. 06
Ahatxe sortu berria saltzeko, ohotsa.
Egur idorra saltzeko, etxerat karreaturik, prezio onean, haritza eta pagoa.
Bankako Herriko Etxeak ondare animatzaile bat xekatzen du denbora osoz, herriko interpretazio zentroaren eta meategien bisita gidatuak segurtatzeko. Urte bateko kontratu mugatua proposatua da, epe luzera mugagabea bilaka daitekeena. Lan kontratua 2027ko urtarrilaren hastapenean hasiko da. Interesatuek motibazio gutuna eta CVa igorri behar dituzte postaz Bankako herriko etxera edo mailez.
Griffon arrazako xakur ihiztor bat atxemana izan da Izpuran. Lepokorik ez du eta ez da püzatua.
Pireneika behi bat galdua izan da Ahuzkiko jatetxe inguruan, 8050 zenbakia du. Ikusi duenak deit dezala
Ahatxe sortu berri bat xekatzen du Aldude ibarreko lagun batek. Halakorik bazinute deitu: 06 70 10 96 98 zenbakira.
Bere lan ordutegia osatzeko, norbaitek garbiketa orenak edo jende laguntzeko zaintza edo pertsona laguntza orenak xerkatzen ditu. Halako beharrik balu norbaitek dei diezaioke zenbaki huntarat: 0627014175
Alki kooperatibak bernizatzaile industrial bat bilatzen du. Egurrezko altzarien tindaketa eta bernizatze lanak eginen ditu hautagaiak. Zehaztasuna, arreta eta talde-lanerako gaitasuna eskatzen dira. Esperientzia izatea abantaila da, baina motibazioa eta lan txukuna egiteko gogoa ere baloratuko dira.