IRRATIA GIRA

Irratia Gira, Gure Irratiaren kide direnen komunitatea da. Hilabetero zure emaitza ekartzen ahal duzu, egunero zure ondoan duzun irratiak, geroan segitzeko zure laguntza ekonomikoa behar baitu. Egin zaitez Gure Irratia sareko kide, Irratia Gira komunitateko kide. Euskaraz iratzarri, bizi eta gozatu nahi duen herri baten kide.


Hilabete honetako saria : ... laster informazio gehiago...
Apirilaren 24an 9:50ean zuzenean eginen dugu zozketa.

Aitzineko hilabeteetako irabazleak :

- Errigora saski bat : Noémie Eiherabide (Martxoa)
- Edertzeko makillaje saioa Lekorneko Maiana Hegik Poxpolin apaindegian : Marion Aguiar (Otsaila)
- Hazparneko Lurra Bio dendak eskaini 60€ko erosgaia : Nahia Imaz (Urtarrila)
- Errigora saski bat : Lekube Elezgarai (Abendua)
- Errigora saski bat : Pantxika Larre (Azaroa)


- Zuk hautatu, hilabetero zenbat ematen ahal duzun

- Zergetan deklaratzen baduzu, dohaintzaren %66 zerga murrizketa gisa kontuan har daiteke. Horretarako, 11580*04 Cerfa agiria bidaliko dizugu.

- IRRATIA GIRA komunitateko kideek sari bat irabaz dezakete. Hilabetero laguntza programako kideen arteko zozketa eginen dugu, sariak banatuz.

Xehetasun gehiago Irratia Gira kanpainaz, urriaren 1ean egin genuen prentsaurrekoaren ondotik.
Gurekin harremanetan jartzeko : irratiagira@gmail.com



Enpresa bat zira, eta nahi duzu zure euskarazko irratia lagundu?

Gure ateak zabalik daude, gure proiektua, beharrak eta engaiamenduak parez pare esplikatzeko prest gaude. Jar zaitezte gurekin harremanetan. Mezenasgoaz gain, ikusgarritasun aukerak ere eskaintzen ditugu antenan. Zure enpresak programa batekin bat egin dezake edo publizitate mezu pertsonalizatuak izan ditzake, gure uhinetan zabalduak.

harremana : irratiagira@gmail.com

Elkarrekin ari gaiten euskararen eta informazio librearen alde.