10 urte Baionako gazte mugimendua saretzen

10 urte betetzen ditu Baionako Zizpa gaztetxeak. 4 egunez, orotariko programazio bat prestatu du lehen hamarkada honen ospatzeko. Otsailaren 6an Gure Irratiaren aldeko kantaldi bat ere proposatzen du.

10 urte Baionako gazte mugimendua saretzen
Oihan Bouzigue Indart eta Eneka Barnetxe Borda, Zizpa gaztetxeko kideak. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/02/06 15:55

4 eguneko ekimen batekin ospatzen ditu Baionako Zizpa gaztetxeak bere 10 urteak. Antolatzaileek nahi izan dute, denendako programazio bat proposatu eta hortako, antzerki, film, pailazo, bisita, kantaldi eta kontzertuak antolatu dituzte otsailaren 4tik 7ra. Gainera Gure Irratiaren aldeko hitz ordu bat ere finkatua dute. Xehetasunak ematen dizkigute Zizpa gaztetxeko Eneka Barnetxe Borda eta Oihan Bouzigue Indartek.

Interesgarri izanen zaizu