Larunbat honetan iraganen da Angelun lehen "GAIA Egur Txapelketa 26" , aizkolari eta arpanlari artean. Egurreko modalitate hauek Ipar Euskal Herrian garatzeko helburuarekin antolatzen du GAIA elkarteak.
Angeluko GAIA elkarteak, herri kiroletan animazioak proposatzen ditu bereziki, eta gehien bat haurrei. Larunbat honetan haatik, egurrari doazkion modalitateak lehen lerroan ezarri nahi ditu “GAIA Egur Txapelketa 2026” deitu egunarekin. Goizeko 10:30ean hasiko da txapelketa, Hardoiko pilotalekuan, eta urririk izanen da. Jadanik, Ibai Telletxea eta Patxi Igoa aizkolari lapurtarrak laguntzen ditu beren eginkizunetan, baina urrunago joan nahi dute ekimen honekin : bai Aizkora eta bai arpana, garatu nahi dituzte Ipar Euskal Herrian. Patxi Igoa, aizkolaria da, baita GAIAko kidea ere.
