Urriaren 29, 30 eta 31an, Alki kooperatibak bere ateak idekiko ditu. Altzari salmenta, beherapen ikusgarriak, tailerren bisitak, jatekoa, edatekoa eta sorpresa franko prestatu dituzte. Familian edo lagunen artean egun eder bat pasatzeko mentura.
Alki kooperatibak bere ateak publiko zabalari idekiko ditu berriz ere urriaren 29, 30 eta 31an, 9:30etatik 17:30etara. ALKI fest egunek, 2. edizioa ospatzen dute aurten Larresoroko lokal berrian, baina Itsasuko kontzeptu berdinarekin ariko dira : tailerren bisita gidatuak, euskaraz eta frantsesez, salmenta bereziak beherapen haundiekin https://alki.fr/eu/blogs/stories/alki-fest-2026, baina kanpoko artisau batzu ere agertuko dira beren ekoizpenak aurkeztera. Ideia da gunea biziaraztea 3 egunez, hortako ere lekuan berean jateko eta edateko parada izanen da food truck bati esker. Haurrendako aktibitateak, ostiralean gaualdi bat Nat eta Watsonekin. Louise Itzia Alkiko langilea da eta harengana joan gira, Alkiren lokalera