Arbona (Lapurdi)

Allande Chapelet Housset, 18 urte eta etxean profeta

Iaz irabazi ondotik, Allande Chapelet Housset pilotariak, Arbonako Joko Berri lehiaketaren finala berriz jokatuko du irailaren 26 honetan. Etxekoen aintzinean txapel berri bat janzteko aukera paregabea.

Allande Chapelet Housset, 18 urte eta etxean profeta
Allande Chapelet Housset, prest Arbonako txapela bigarren aldikotz irabazteko. Ondotik etorriko da Iparraldeko batzordeko txapelketa trinketean. 2. mailan ariko da. GURE IRRATIA
Olatz Idoate
2026/09/22 15:31

Irailaren 26 honetan jokatuko da Arbonako Bil Tokin, Joko berriko lehiaketaren finala esku huska. Taberna eta Paraxu, Chapelet Housset eta Etxeberriri lehiatuko zaizkiete goizeko 11etatik goiti. Arbonarra izanki, partida arras berezia izanen da Allande Chapelet Houssetendako. Hala ere, badaki zer den etxekoen aintzinean irabaztea, iaz eraman baitzuen Arbonako txapela. Kasu, haatik, multxoko partidan jadanik elgarren kontra ari izanak baitira bi pare hauek eta preseski Taberna eta Paraxuk irabazi zuten. Allande Chapelet Houssetek dio partida hura analisatu dutela eta prest daudela.

Interesgarri izanen zaizu